inprimatu
Eskaintza
Izenburua:
Eskaintza
Sinadura:
Xabier Iratzeder
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 II
Orrialdea:
73

Eskaintza

           (Argitara berri dan olerki-liburu «Zeru Menditik» artua)

 

Iratzeder

 

 Nigarrez diot, Jauna, nik ere behatu

 Sarri hiltzera doan nere Herriari...

 Minaren minez baitut, zuri so, amestu,

 Arima pitz dakion, bizian zer ari.

 

 Eskual-Herri gaixoa duzun urrikari

 —Erdarak sinhestea jaten ari baitu—

 Eskualdun gain huntarik, Zerua edari,

 Eginen dut hil-arte oihu eta kantu.

 

 Barnea erre eta Jainkozta zadazun.

 Huna nun bozkarioz igaiten nitzaitzun,

 Nere bihotz gogoak osoki eskainiz.

 

 Orotarik bethiko, dohatsu, gabetuz.

 Zerume anaiekin gau-egunaz kantuz,

 Immolabo hostiam jubilationis...

 

 


inprimatu