inprimatu
Horati'ren Odak
Izenburua:
Horati'ren Odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 I
Orrialdea:
32-34

Horati'ren odak

                                 (euskeraz )

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

VI. M. Bipsani Agripa'ri

 

 GAIA:Agripa, 63-12'garrenean, J. K. aurretik, bizi izan zan; Kaisar Augusto'ren

 laguna ta esku, guda ta erri arteko gora-bera askotan. 19'garren urtean antza,

 euskaldun eta Kantauri itxas-aldeko guztieri, gaiñak arturik, buztarri latza

 leporatu nai izan zien.

 L. Vari Errupo, olerkari, Bergili'ren adiskide, «Thyeste» deritzan negar-

 antzerkia ta «De morte Caesaris» poema garaia idatzi zituna.

 Onek, Vari'k bai —dio Horati'k— goraipatuko ditu, o Agripa! zure egite

 arrigarriak; zuk itxaso ta legor egiñak oro, olermen bizitan jasoko ditu. Nik,

 ordea, tikia naiz-ta, zer egin nezake? Gai xee ta utsaletan jardun, noski,

 jatordu ta maite-miñak gatzatuz.

 

                         Scriberis Vario fortis et hostium....

 

               Vari'k, meondar kantan urretxindor danak,

               Zail ta etsai-garaille goretsiko zaitu;

               Gudari azkorrak, zu buru, ur-lur egiñak

               Mintzo giar bizitan aipatuko ditu.

           5  Nik orreri, Agripa!, ez diot ekin nai

               Ez Paleu-semearen su ta gibel-miña,

               Ez Ulise izurtsuak gezal-gain egiña.

               Ez Pelope-nea. ez ditut nik kantagai.

               Kaxkarra naiz, ta ezin saia gai gurenez.

         10  Zer al dezaket ene liratxo zurbillez?

               Musa agintzailleak ez dit aurki lagatzen

               Zu ta Kaisar —biok goi— zatarki azaltzen

               Nork jaso duinki Marte burdiñez jantzia

               Edo Medion troiar autsez beltzitua?

         15  Nork goratu oraindik Tideu'ren semea,

               Pala lagun, jainkoen kide biurtua?

               Nik oturuntzat ditut soil-soil abestuko

               Bai ta neskatx zangarren liskar-otsak ere,

               Mutillez jarein naita jardunik atz-tinko,

         20  Nai su gabe, nai, oi lez, mee-igikor erre.

 

 OARRAK.—1. Poesi omerotarra. Meon, gaur Lidi, Asia Txiki'ko uria; Esmirna an

 urrean, ta diotenez, a omen zan Omer'en seaska. — 14. Kerete'ko gizuren,

 Molos'en seme, Idomeneu'ren eskutari. — 15. Diomene'k, Tideu'ren semeak, Pala'k

 lagunduta, Venu ta Alarte zauritu zitun; augatik, aiekin neurtu ta burrukarako

 gai dugu.

 

VII. Manutzi Planku'ri

 

 GAIA:Planku'k, gizarteko zalapart eta erriketaz nazka, Itali'tik at joan nai du

 arrotz. Horati'k ez du ori maite, ta ezetz diotsa, olakorik ez egiteko. Ba-

 dirala, Grezi'n eta abar, uri ospez astunak. Tibur ez ote olako? Antxe dauzka,

 bai, berak ere lurralde joriak; bijoa ara, ta itxaron adu aldakorraren itzulia,

 goiak ez bai dira beti euritsu ageri oi. Teukro'k ere orrelaxe egin zun

 beiñola, aitaren asarre-sumiñetik igeska zebillelarik: urrutiratzeko asmoa izan

 arren, etzun arako bidea artu, ots, atzerrirakoa.

 

                         Laudabunt alii...

 

               Gorets bitzate batzuk Mitilen, bai Rodas argi,

               Bai Epeso, bai Korint-oin, bi itxas-gain jarria,

               Bai Tebas Bako'z aundi, bai Delpos Apol'en uri,

               Bai ta Tenpe ere, Tesali'ko lur-sail guria.

           5  Ba-dira, batzuk Pala aratzaren iri gurena

               Bertso luzeetan jalki-naiean dabiltzanak,

               Ta aren kopeta edozein ostoz jos-nai dutenak.

               Askok, Juno'ren omenez, Argos, zaldiz ona,

               Goraltzen dute; berdin Mikena aberatsa.

         10  Nik ez dut eder Lakedemoni zeinbat jasana,

               Ezta Larisa ibar narotan txit apatsa;

               Bai baiña Albune, leiza iskanbiltsuz betea dana,

               Ta Ani ixurkoi ta Tibur'ko baso ta lats artegak,

               Aunitz sagasti intz joriz busti oi dituztenak.

         15  Noto bareak sarri uxatzen odei goibela,

               Goiak ez dira beti agertzen euri dutela:

               Orla zuk ere, Planku zugurra, otoi, gomazu,

               Ta ardo goxoaz bizitz-itun ta lanak aitu,

               Nai gudatoki berein ikurdiz dizdizak euki,

         20  Nai zure Tibur'ko itzal gurian lasai bizi.

               Salamina ta aita utziz Teukro'k iges eitean,

               Ardoz ezkotu lertxun-ostoz ei zun soiña jantzi,

               Itz egiñikan lagun aulei ots betean:

               «Edozein zori, en'aita baiño, nunbait obea;

         25  Nekekide ta lagun maiteak, arat goaz gu;

               Ez etsi, Teukro, buru ta nausi, zuekin baita:

               Apol'ek, ziñez, lur-sail jorian zidan opatu

               Geroko baten Salamina bat, nitzat berria.

               Oi gizaki-sail enekin sarri lur miñagoz

         30  Limurituok: agurtu orain arretak ardoz;

               Biar berriro asiko dugu lan aundia».

 

 OARRAK.—I. Errumatarren agindupean, Rodas ta Mitilene ziran aberritik iges egin

 bear zutenen gordeleku begikoenak; Agripa beiñola Mitilene'ra baztertu zan,

 Tiberi Rodas'era. — 2. Egeu ta Jonik itxasarteak. 5. Atenai. — 9. Mikena,

 Agamenon'en sorterri ta iñoiz Grezi-'ko uririk negusiena. — 11. Gaur Larisa-

 Kremasli. — 12. Ots aundikoa zan aitzulo au. Bergili'k, Laktantzi'k eta

 gaiñerako latitar idazlariak, baitik-bat, maiz goraipatua. — 21. Salamina, gaur

 Koluri, Egeu itxasoko ugarte ta uri, Atika ta Penepoleso bitartean. Telamon zan

 ango errege, Aiax eta Tenkru'ren aita. Oneik anai biok Troia'ra joan ziran,

 bata bestea gabe etzirala etxera biurtuko zin egiñik; baiña ango ondamendi

 ostean, Aiax'ek bere burua il zun, eta Teukro'ri, aberrira itzultzean, akar

 egin zion aitak gprdintsu anai gabe zetorrelako.

 

 


inprimatu