inprimatu
Nere Maitea
Izenburua:
Nere Maitea
Sinadura:
Anizeto Zugasti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugasti, Anizeto

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 I
Orrialdea:
21-22

Nere maitea

 

ZUGASTI apaizak

 

                                               1926-11-6 (Gazteiz'en apaizgai)

 

 Emen det nere Jesus biotzean...

 Biotz-barru-barruan

 Txit gordea.

 Emen bear du beti barrenean

 Bera bait-det munduan

 Poz betea!

 Poliki gordetzen du loratxoak

 Udaberri-goizetan

 Intz garbia...

 Orrela nere biotz maitetsuak

 Maite eztia.

 Nere aldamenean aingeruak

 Auzpezturik guztiak

 Jauna agurtzen...

 Zerutarrak ere bai... auzpeztuak!

 Jauna bere errukiak

 Neri ixurtzen.

 

 Laztandu det Maite maitagarria;

 Nere besoetan daukat artua...

 Berak besoetan, zori eztia!

 Maitasunez nauka bildu-bildua.

 

 Kabian txoriñoa

 Baiño obeki

 Nago ni Maitearen

 Besartean...

 Ez dabil arraitxoa

 Ain ederki

 Itxaso zabalaren

 Ur otzean...

 Aur txiki indar gabea

 Pozik dago

 Amatxoren kolkoan

 Bero-bero...

 Jesus, nere jabea,

 Pozikago.

 Ni zure altzo gozoan

 Gaur ta gero.

 

 Arkitu det gaur nere biotzak

 Maitatzen duan Maitea...

 Beso artean eutsirik daukat

 Ez det utziko. Beti izango da

 Nerea!

 

 


inprimatu