inprimatu
Ama!
Izenburua:
Ama!
Sinadura:
Joakin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959 I
Orrialdea:
18-19

Ama!

 

Joakin Aldabe

 

 Logalez il ta seask-ondoan

 ama exerita dago.

 Auzoko jendek daude bitarten

 pakezko atsegiņetan lo.

 Seme bakarra eritu zaio,

 gaitz luzek eraso dio.

 

 Sukar zitalak dio lapurtzen

 begi ederren argia.

 Laiņo beltz-beltzak illuntzen dute

 umetxo onen arpegia..

 Etxe guztia argitzen zuna,

 laxter, ene! itzalia.

 

 Ama negarrez zerura deika,

 izan dezan errukia.

 Ba-dauka gajok aspalditikan

 lo gozo pusken premia.

 Negar t'otoitzak elkartzen ditu,

 dago estu, eroria.

 

 Ixill-ixillik daude bazterrak

 gau erdiko denboretan.

 Ez da entzuten mar-mar aundirik

 ardandegi ta kaletan.

 Txakurra zaunkaz bakar-bakarrik

 gero oillarra auzoetan.

 

 Txoro ametsa ta iduripenak

 nastutzen dute umia.

 Lapur ta ijitok ostu diote

 maitia dun arkumia.

 Erraietaņo sartu're gero

 zorroztutako burnia!

 

 Otsua dabil bere inguruan

 sugek orobat onduan.

 Bildurraz dago bilduko ote dan

 baten bat bere lepuan.

 Karraxi egin nai, eta ezin.

 Nora igesi orduan?

 

 Jeikirik amak bustitzen ditu

 umen ezpaiņ kiskalliak.

 Aspertu gabe ematen dizka

 Musu, laztan ugariak.

 Seme maitia suspertzen zaio,

 ta uzten dio egarriak.

 

 Amatxo gero exeri eta

 gelditzen da lukartuta.

 Semia berriz obeki da-ta,

 laxter degu sendatuta.

 Lotan dagola ikusten ditu

 bazter guztik loratuta.

 

 


inprimatu