inprimatu
Bertso berriyak Inaxio Mujika Iraolak jarriyak soldaduskaren gaņian
Izenburua:
Bertso berriyak Inaxio Mujika Iraolak jarriyak soldaduskaren gaņian
Sinadura:
Karlox Barrentsoro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barrentsoro, Karlox

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
30

 

Bertso berriyak

Inaxio Mujika Iraolak jarriyak

soldaduskaren gaņian

 

Inaxio Mujika Iraola

 

                                 Doņua: "Berdabiyoko bertsuak" Oihartzungo erara

 kantatuak.

 

 Loyolan bada gizon trixte bat izena du Inaziyo

 Bere bizitza negargarriya ta hamaika amorraziyo

 Kontatzekotan egiņak ditu bertso hauen asmaziyo.

 

 Loyola auzoa len zan argiya horra bihurtu illuna

 Azaro hilak hogeitazortzi etzan atsalde biguņa

 Ordun hasi zan siņaramente sofrikariyon higuņa.

 

 Bertso hauexen kontu ematen ai naiz imajinariyan

 Bi orduotan badut astia lokartze ez banaiz ariyan

 Jaun Zerukoa bertan badago kupittuko zait agiyan.

 

 Ez pentsa gero Jaun Zerukuaz nagonikan ahaztuta

 Kakaztua dut hamaika bider ile guztiak laztuta

 Len esan gabe nituen hoyez migaņa daukat beztuta.

 

 Goizian goizik dianarekin turutaz lehen pregoya

 Astindu luan orratzak eta segiran txukundu oya

 Probatu gabe zail da jakiten nolakua dan pozoya.

 

 Armas al hombro, firmes, descansen, azkenik paso ligero

 Kaka ittekore formatu bihar, diziplina dute gero,

 Erraz da agintzen nahi dan guztiya gaņetik egon ezkero.

 

 Hasi Alferez alferrarekin, mutur beltzena kapitan

 Komandantea ze tunantea, maiz Koronela erritan,

 Ez duk txikiya alu kuadrilla petxuko izarren argitan.

 

 Apenas duen petxuko izarrik buruko argirik luzitzen,

 Hemen guziak barrabillaren lilluraz dira bizitzen

 Pelota txiki biren mendian eztakit nola gabiltzen.

 

 Sarjento jende, Brigada xarrak, pena ematen didate

 Kuadrilla honetan badirelako hamaika kalamitate

 "Quiero y no puedo" ugari eta tontoena da alkate.

 

 Bi eratako manduak ditut etxe honetan ikusi

 Lau hankadunak ondraduenak, bi hankadunak nagusi

 Gainerakuan igual-igualak beren buztana ta guzti.

 

 Beste gauza bat penagarriya kuarteleko arrantxua

 Ustel usaya du haragiyak, harria da garbantzua

 Nahiago degu latak irekiz ogitartian antxua.

 

 Hamabi dira hillabetiak, horra hamabi bertsuak

 ez dira alferrik beraz izango eginiko errezuak

 Zorionian "ez dok hamairu", altxa ditzagun besuak.

 

 


inprimatu