inprimatu
Oilarra
Izenburua:
Oilarra
Sinadura:
Juan Kruz Igerabide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igerabide, Juan Kruz

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
27

 

Oilarra

 

Juan Kruz Igerabide

 

 Oihalez estaltzen ari dira

 leiho itxiak,

 gaur larunbata bait da

 eta aimariak jo bait dituzte

 elizdorre erotuan.

 

 Plazaren erdi erdian dago

 tente tente oilarra:

 arratsaren arnasak

 gangar gorriari txinpartak

 ateratzen dizkio,

 gaur larunbata bait da

 eta aimariak joak bait dituzte.

 

 Errosario zahar batzuk

 jiraka hasi dira bateratsu

 otoitz amonduak lotuz,

 gaur larunbata bait da

 eta aimariak joak bait dituzte

 elizkanpai izutuan.

 

 Leihoetako oihalek

 ilunagotu egiten dituzte etxeak,

 oilarraren begietako

 diztirari sarrera debekatuz,

 gaur larunbata bait da

 eta aimariak joak bait dituzte

 eta apustularia hilik bait dago

 bere oilarraren ankapetan.

 

 


inprimatu