inprimatu
Bi hitz hitzatu
Izenburua:
Bi hitz hitzatu
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
25

 

Bi hitz hitzatu

 

Auxtin Zamora

                                                                         (1945)

 

 ZURE BEGIRA,

 DENBORA JOAN ZAUT,

 Nahiz, begiak argiari buruz bihurtuak izan,

 iduzkiaren izpiek, ahulduz,

 hain gora diren einarak,

 erakusten dizkidate bakarrik,

 

 neure azola, egaldaka,

 dohala, edozoin, mugitzen diren,

 izaitedun guziekin,

 ezin dut geldiaraz,

 egun hunen lasterkada,

 

 gauaren osina hor daukat,

 urkatzeko zure ikustearen mentura,

 bai, hitzatzeko "trixte paketa" bi hitz hauek,

 neure barna barna baitake,

 sartzeko ate gainean,

 

 udako egun iragan goxo hunen

 errenkura bat bezala,

 altxatuko delarik lanbroa,

 lurraren barnetik,

 ni ere xutituko naiz

 ez dakit nora itzultzeko

 BAI,

 ZURE BEGIRA,

 DENBORA JOAN ZAUT.

 

 


inprimatu