inprimatu
Nafarroa, andere zahar lizuna
Izenburua:
Nafarroa, andere zahar lizuna
Sinadura:
Patxi Perurena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Perurena, Patziku

Argitalpena:
Plazara.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
30

 

Nafarroa, andere zahar lizuna

 

Patxi Perurena

 

         Bertso berriyak paratzeko eskatu didate Bidasua alde orretatik. Nola

 ba, bertso berriyak!! geure burubari tentuban eusteko ere gauza ez gera eta

 iya.

         Zortzi kopla zaar aurkitu ditut, azken aldera (6garren bertsuan)

 Bidasua ere aaztutzeko ez daukatenak, eta oyetxek bialdutzia eman dit goguak.

 Ez nizuke esango seguru, ez bainazu musiku jantzi oyetakua, baiņa, M. Laboa-

 k Berreterretxen Kanthoria jarri zuan doņuban (eta bestian ere) nik uste dotore

 kantauko ituzula, patxara earrian! Amaitutzeko, ona zer diyoen egilliak

 sarreran:

         Behiala, zera batzu zeratu zirela medio, honako kopla lizunok sortu

 ziren mundura. Eta, orain ez dute jada baste itzulbiderik, beren buruari gogor

 egitea baizik. Nafarroa, lurralde abandonatu gisara ageri da hemen; gizonak

 halako batez berarekin topo egin, basatiki ernaldu, eta bere ume ahula sabelean

 duela arrastaka doan andere itsuaren antzera. Edo, beste zernahi gisatara ere

 eman daiteke hemen Nafarroa. Ausaz, irakurle bakoitzak berera.

 

             1

 Nafarroan da Bardena

 lurralde zelai zekena.

 Zezenak behia bezala haunat

 estaliko gaur matena.

 

             2

 Saraitzuko mazeletan

 masustak gorri laharretan.

 Oi! mosu gozoz jan ahal banitza

 hire ezpainak odoletan.

 

             3

 Ultzamaldeko ibarra

 arre orotan belarra.

 Larru gorritan zuri zuriak

 eztia ditun bularrak.

 

             4

 Baztango soen ederra

 gari artean eperra.

 Amodiotan murgildu nahiz

 ikara ditun izterrak.

 

             5

 Larraunen goiti Aralar

 alor haunditan garagar.

 Iturri gorri lur hezean

 haragi suzko mila adar.

 

             6

 Bidasoa harana beheiti

 urak baretuz doazi,

 goi menditatik jeitsi ondoren

 elkar laztanduz emeki.

 

             7

 Kantauriak hazi zuriz

 izorra hindunan guziz.

 Lurralde antzuok ernaltzerat

 etorriko al dun berriz!

 

             8

 Udazken haize gerizan

 etzanen gaitun garitzan,

 artean, gaua so egin ezan

 eta niketz ontsa izan.

 

 


inprimatu