inprimatu
Aldapeko sagarraren
Izenburua:
Aldapeko sagarraren
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
231.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aldapeko sagarraren

 

 

 Aldapeko sagarraren adarraren puntan,

 puntaren puntan,

 Xoria dago kantari.

 Xiruliruli, xiruliruli.

 Nork aditzen ote du kantu eder hori?

 

 Zubiburu zelaieko oihanaren zolan,

 zolaren zolan,

 Lili bat ba da beilari.

 Xiruliruli, xiruliruli.

 Nork bilduko ote du lili xarmant hori?

 

 Mende huntan jasan dutan bihotzeko pena,

 penaren pena,

 Nola behar dut ekarri?

 Xiruliruli, xiruliruli.

 Zuk, maitea, har azu ene pena hori!

 

 Haurrak, ikas azue euskaraz mintzatzen,

 Ongi pilotan eta honeski dantzatzen.

 Geure kantu xaharrak kontserba ditzagun;

 Aire pollitagorik ez da sortu nehun.

 Ez ahantz behin ere sorterri ederra,

 Haren mendiak eta itsaso bazterra.

 


inprimatu