inprimatu
Nazim Hikmet eta Praga
Izenburua:
Nazim Hikmet eta Praga
Sinadura:
Nazim Hikmet
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hikmet, Nazim

Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
41

 

Nazim Hikmet eta Praga

 

         Nazim Hikmet poeta turkoak 19 urte zituen 1921ean lehenengoz

 herbesteratu behar izan zenean inglesek nazionalistatzat persekutaturik.

 Independenzia ondoren ere, halabainan, iraultzaren poeta honek bere herrira

 itzuli eta gartzelan iragan behar izanen zituen 16 urte. Iadanik poesia

 iraultzailearen obra goren batzu zituen idatziak. 1951an askatu eta berriro

 atzerriratu zen, 1963an Moskun hiltzeko. Herbestean zela, Pragan ere bizi

 izandu zen. Hainbat poema idatzi zituen ziutate honi buruz, "Izpilu xarmant bat

 Praga hau" zioen.

 

Pragako orduan egunsentia {TITULUA}barrokoa

 

Nazim Hikmet

 

 Pragan, egunsentia zuritzen ari den bitartean

 elurra erortzen

       urtua

           berunezko grisa.

 Pragan emeki argituz doa barrokoa

       torturatua, hurruna;

 bere doratuetan ikaratzen da tristura beltzitu bat.

 Eta Karl Zubiaren gainean, estatuak

 nunbaiteko planeta hil batetik ailegaturiko hegaztiak dira.

 Pragan irten da depositotik lehen tranbia:

 beirak argitsuak, horiak eta beroak dira

 baina nik badakit

         hotz glazial bat dela beren barnean:

 lehen bidaztiaren arnasak oraindik ez du epeldu.

 Pragan, Pepik bere kafesnea edaten ari

 sukalde zurian, zurezko mahai garbian...

 

 Pragan, egunsentia zuritzen ari den bitartean

 elurra erortzen

         urtua,

               berunezko grisa.

 Pragan ibilgailu bat iragaiten da

           zaldi bakar batek arrastatzen duen gurdi bat

           hilerri juduaren aitzinetik

 Gurdia kargatua da

           beste ziutate baten nostalgiaz

           eta neu naiz karreteroa...

 

 Pragan emeki argituz doa barrokoa

       torturatua, hurruna

 bere doratuetan ikaratzen da tristura beltzitu bat.

 Pragan, hilerri juduan

 herriotza mutua eta isilkaria da.

 

 Oh ene maite, maitea,

 herbestea heriotza baino gogorragoa da.

 

 


inprimatu