inprimatu
Agur Irlanda
Izenburua:
Agur Irlanda
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
27

Agur Irlanda

 

XII mendeko poeta anonimoa

 

 Xarmangarria da Howth mendian izatea

 itsaso urdindurat joan orduko:

 han, urgainean, uhain deslotua

 eta itsasbazter lursoilak.

 

 Xarmangarria da Howth mendian izatea

 sabel zuridun itsasoa zeharkatu ondoren:

 larruzko ontzi ttipian, arraunka,

 uhain eroen itsasertzetik hurbil.

 

 Arin dihoa ene ontzixka:

 Derry behatzen du atzekaldetik.

 Neketsua da ene bidea itsaszabalean,

 Alba, beleena, bilatzen.

 

 Oinak ene ontzi melodiatsuaren gainean,

 bihotza odola dariola oraindik,

 flakoa da gidaririk ez duen gizona

 eta itsua antzo aurreratzen du ezjakinak

 

 Ezagutzen ditut begi gris batzu

 Erin-go lurraldean berriz pausatuko direnak,

 baina iadanik nehoiz ez dituztenak ikusiko

 bere gizonak, bere emakumeak

 

 Itsasaruntzkotik paseatzen dut begirada

 haritzaren ohol finkoetatik: aunitz malko

 dira ene begi gris eta itzalietan

 Erin-erantz itultzerakoan.

 

 Arima Erin-en dut,

 Loch Lene-n eta Linny-n;

 Ulsterreko lurraldeetan,

 Meath-en, Munster mantso hartan.

 

 Gael, izen maitea!

 boztu egiten da bihotza zu deitzerakoan.

 Maitatua da Cummin, ile disdiratsuzkoa,

 eta maitatuak dira Cainnech eta Comgall.

 

 Alba-ko lurra enea balitz,

 erditik mugetaraino,

 leku bat bakarrik nahi nuke bizitzeko: erdian,

 Derry, zure edertasunarena.

 

 Hala laket zait Derry

 bere sosegu eta garbitasunagatik

 eta bere bazterrak zaintzen dituzten

 aingeru zurien eliagatik.

 

 Hala zait laket Derry

 bere garbitasun eta soseguagatik

 aingeruz beterik dira

 bere haritzen hostoak.

 

 Ene Derry, ene harizti ttipia,

 bizileku, gela urria...

 Sekulako Jainko zerutiarra,

 ai lur hauk izorratuko lituzkeena!

 

 Gozoak dira Durrow eta Derry;

 ongi pentsatzen baduzu, Raphoe ere gozoa da;

 gozoa da Drumhome, bere fruitu samurrekin,

 eta Swords eta Kells bikote gozoak dira.

 

 Enetzat, maitatua, Sartalderantz,

 Drumcliff da, Culcinne-ko itsasbazterrean:

 ai, begira Loch Foyle bere edertasunean!

 Xarmangarria da bere itsasertzek duten tankera.

 

 Xarmangarria da hura eta atsegina

 itsas zabal eta gazia, urtxorien oihuekin;

 Derry urrunetik itzultzen naizenean

 xarmangarria eta barea da oro.

 

 


inprimatu