inprimatu
Poema in memoriam T.S. Eliot
Izenburua:
Poema in memoriam T.S. Eliot
Sinadura:
Adrian Henri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Henri, Adrian

Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
22

 

Poema in memoriam T.S. Eliot

 

Adiran Henri

 

         Adrian Henri 1.932an sortu zen, Birkenhead-ean (Cheshire). Liverpoolean

 bizi da, eta hiriko Arte Eskolako Zuzendaria da. Paul McCartney beatlearekin

 kolaboratu eta, bere kontuaz, Poesia eta Jazz-ezko diska batzu grabatu ditu.

 

 Kanpoan egon izan nintzen lehenengo gaua & ez nuen periodikorik ez telea ikusi

 izan

 & biharamunean norbaitek esan zidan kafean zu hil izan zinela

 Eta osaba urruti kutun bat hil egin bazitzaidan bezala izan zen

 esku zaharrak saloi estraino handian

 erregalo dirdirant berriak Gabonetan

 eta ez nenkien zer senti

 

 Urtetan zehar neure bizitza zure kafe-goilarez neurritu nuen

 

 Zure poemak mahai gainean logela hautsuetan

 Zure LP bat soinu egiten Urtarrila arratsalde heze etenetan

 

 Bitartean, berriro ere Eremuan:

 Maureen O'Hara jantzi llabur batekin kulunka dabil Rhyl-eko dunetan zehar

 Maitaleek grinaren fruitua jaten Liverpool-eko pub-etan

 Alfred de Vigny-ri irakurten komunetan

 Piano zahar handi bat zabaltzen eta curryzko usaina nabaitzen

 INDIAKO IZARRA AUTOBUS GELTOKI BATEAN AURKITURIK

 Larrua joten gela ilundu batean desenbarko batean erasotutako atso bati

 entzuten

 Neguaren lehen elur-malutak erorten niretzako bere

 poeman Piccadilly Garden-etan

 Udaberrizko lehen seinuak plastikozko asfodeloetan hiri kontadoreetan

 

 Maitaleek mun egiten

 Euria erorten

 Zakurrak korrika egiten

 Gaua erorten

 

 Eta zu "famili espiritu konposatu" isilik jaisten Canning Street

 luzeera euri eta lainozko gau batean.

 

 


inprimatu