inprimatu
Burnt Norton
Izenburua:
Burnt Norton
Sinadura:
Thomas Stearns Eliot
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Eliot, Thomas Stearns

Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
21

 

Burnt Norton

 

T.S. Eliot

 

                                                 euskaratzailea:  Gabriel Aresti

 

                             I

 

 Dembora presentea eta dembora passatua

 Acaso daude biac presente dembora futuroan,

 Eta dembora futuroa contenituric dembora passatuan.

 Dembora guztia presente baldin badago eternalqui

 irredimible da dembora guztia.

 Guertha ahal içan cena abstractione bat da,

 bakarric speculationezco mundu batetan

 possibilitate perpetual baten ancean dirauena.

 Guertha ahal içan cenac eta gerthatu cenac

 bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.

 Urrhatsec echo eguiten dute memorian

 hartu ezquenuen passagean

 inoiz çabaldu ezquenuen atherat

 rosa-jardinean. Ene hitzec horrera dute

 eguiten echo çure memorian.

                                                     Baina cer asmorequin,

 rosa-hostoz bethericaco erratheluan hautsa harrotzen

 dutela, eztaquit nic.

                                                   Beste echo batzuec

 habitatzen dute jardina. Seguituco dugua?

 Arhin, erren çuen çoriac, bilha itzaçue, bilha itzaçue

 bazter haretan. Lehen athearen ondoan,

 Gueure lehen munduan, seguituco dugua

 çoçoaren deceptionea? Gueure lehen munduan.

 Han ceuden, dignificaturic, invisible,

 lehiaric gabe movitzen cirela, orbelen gainetic,

 autumnoco çargorrian, aire vibrantetic,

 eta lahar-artean ezcutaturicaco musica ençun-gabeari

 arrapostan, çoriac deithu eguin çuen,

 eta begui-colpe ikhusi-gabeac gurutzatu çuen, ceren

 rosec behatuac diren floreen beth-ikertzea baitzuten.

 Bertan ceuden, guc ostatatu, acceptatu eta acceptari.

 Hala movitzen guinen, haec eta gu, manera formal batetan

 çumardi hutsetic, ezpeletaco circulurat,

 butzu leihortura beguiratzera.

 Leihorric butzua, cimendu leihorra, ertz ilhunac,

 eta butzua eguzqui-arguiticaco urez betheric cegoen,

 eta lotosa igaten cen, gueldi, gueldi,

 arguiaren bihotzaz dirdiratzen cen açala,

 eta haec gure atzean ceuden, butzuan reflectaturic.

 Guero hodei bat iragan cen, eta butzua hutsic cegoen.

 Çoaz, erran çuen çoriac, ceren rosac haurrez betheric baitzeuden,

 excitatuqui ezcutuca, barrea gordeca.

 Çoaz, çoaz, çoaz, erran çuen çoriac, genero humanoac

 ecin supporta deçaque realitate handiric.

 Dembora passatuac eta dembora futuroac,

 guertha ahal içan cenac eta guerthatu cenac

 bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.

 

 


inprimatu