inprimatu
Gizon hutsak / Kurtz jauna hilik
Izenburua:
Gizon hutsak / Kurtz jauna hilik
Sinadura:
Thomas Stearns Eliot
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eliot, Thomas Stearns

Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
19-20

 

Gizon hutsak

Kurtz jauna — hilik

 

T.S. Eliot

 

                                     J. Conrad-en "Heart of darkness" nobelatik

                                                   —1925— Mistah Krutz — he head

 

                 I

 

 Gizon hutsak gara,

 beteriko gizonak gara,

 elkargainean finkatuak,

 lastoz beterik kaskoa, Ai!

 Gure ahots sikuak

 batera xuxurlatzean

 trankil eta zentzugabe dira

 haizea belar igartuan

 edo gure soto sikuko kristal apurtuen gainean

 arratoien ankak bezala.

 

 Formarik gabeko irudi, kolorerik gabeko itzal,

 indar geratu, mugimendurik gabeko keinu.

 

 Heriotzaren erreinura,

 begi zuzenez, joan direnek

 gogoratuko gaituzte, gogoratzen baldin bagaituzte, ez

 galduriko arima bortitzak bezala, baizik eta bakarrik

 gizon hutsak,

 beteriko gizonak bezala.

 

                 II

 

 Ametsetan aurkitzera ausartzen ez naizen begiak,

 Heriotzaren erreinuan

 ez dira begi horik agertzen:

 Hor, begiak dira

 zutabe batean eguzki-argi.

 Hor, zuhaitz bat kulunka dago

 eta ahotsak dira,

 haizearen kantan,

 itzaltzen den izar bat baino

 urrutiago eta solemneagoak.

 

 Ez nadila gehiagorik hurbil

 Heriotzaren ametsezko erreinura

 Jantzi nadin ni ere

 han maskara egokiez,

 arratoi ilajeaz, bela larruz, larre batean

 makil gurutzatuak,

 haizea bezala portatuz,

 gehiagorik hurbildu gabe...

 

 Ez azken inkontru hori

 egunsentiko erreinuan.

 

                 III

 

 Hau da lur hila

 Hau da cactus-ezko lurra

 Hemen altzatzen dira

 harrizko irudiak, hemen gizon hil baten

 eskutik hartzen dute eskaria,

 iltzatzen den izar baten dirdirapean.

 

 Honela da

 Heriotzaren beste erreinuan

 esnatzea, bakarrik,

 xamurtasunez ikaratzen

 garen orduan

 mun egin nahi lukuteen ezpainek

 harri apurtuari otoizak tankeratzen dituzte.

 

                 IV

 

 Begiak ez daude hemen

 Hemen ez dago begirik

 hiltzen diren izarren haran honetan

 haran huts honetan

 gure erreinu galduen ormaza apurtu

 honetan, inkontru-lekurik azkena.

 Elkarrekin gabiltza ilunetan

 eta ez dugu hitzik egiten,

 hibai aseko ondartza honetan bildurik.

 

 Ikusi gabe, baldin ezpadira

 begiak berragertzen

 Heriotzaren erreinu oskorritar honen

 izar eternoa,

 larrosa multifoliata bezala,

 bakarrik, gizon

 hutsen esperantza.

 

                 V

 

 Baratzeko pikuak hiru xorten ditu

 neska mutil-zaleak ankak arin ditu

 ankak arinak eta burua arinago

 dantzan hobeki daki arto jorran baino(1)

 

 Idea eta

 errealitatearen artean,

 mugimendua eta

 ekintzaren artean,

 erorten da Geriza

 

                       Zeren Zurea baita Erreinua

 

 Kontzeptzioa eta

 Kreazioaren artean,

 Emozioa eta

 Erantzunaren artean

 erorten da Geriza

 

                       Bizitza oso luzea da

 

 Nahia eta

 Ikararen artean,

 Ahalmena eta Existentziaren artean,

 Izatea eta

 Jaistearen artean

 erorten da Geriza.

 

                       Zurea baita Erreinua

 

 Zurea baita

 Bizitza da

 Zurea baita

 

 Hona hemen nola amaitzen den mundua

 Hona hemen nola amaitzen den mundua

 Hona hemen nola amaitzen den mundua

 Ez leherketa batez, kexa batez baizik.

 

 (1) Euskal kanta herrikoi bat jarri dut Eliot-ek sartu zuen ingeles leloaren

 ordez. Prickly pear, madari arantzatsuitzulpen literal batean gazteleniaz "higo

 chumbo" izanen zen. Lizentzi honetaz baliatzen nahiago izan dut, hitz berri bat

 asmatzea (hiztegi zientifiko-seksual mamotretikoak gizentzeko) edo, Mikel

 Lasaren arabera, "chumbera" erdal hitz kastizoa "Txunbera aldatzea baino.

 

 


inprimatu