inprimatu
Diglosak
Izenburua:
Diglosak
Sinadura:
Udalaizpe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Udalaizpe

Argitalpena:
Pott.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
11-13

Diglosak

 

 donemilia kukulakoan aurkitutako glosen arauera pastitxe/collage hau osatu dut

 euskal literaturaren milenarioa hospatzeko

 eta ziklo kosmiko honi bukaera emateko esperantza gaiztoarekin

                                                                     bilbao 7777

 

 eltxoek populatzen duten fadura honetan euskara dugu ur ustel bat

 lur irmotatik urrun, haren hondoko basa mugikorrean harrapaturik gaudenoi

 edonundikan datorkigu ahora zapore gezamin bat

 murgiltzen garen zingira ez da adamek arrastaka abandonatu zuen osin

 primigenioa

 lupatza honetara ¡sur¡ dira hamaika mendeko detritoak

 beltz zimarroi eta indio araukanoen odol kristautugabea

 arenaleko ezkiaren orbelak

 hainbat maizter karlistaren gorpu eta giri lepamoztu

 mineraleko ikuzlekuari zerion salda marroia

 miravillaseko lumpenkakapirri kolerikoa

 zirrosis batek hil zuen poetaren bilisa

 urina, petroliua eta garratz sulfuriko anaia giltzero garatek benedikatua

 

                 a. nunca fermín eguren me pudo ver

                 ejercía diversas soberbias

                 la de ser oriental

                 la de ser criollo

                 la de atraer a todas las mujeres

                 la de haber elegido un satre costoso

                 y nunca sabré por qué

                 la de su estirpe vasca

                 gente que al margen de la historia no ha hecho otra cosa que

                 ordeñar vacas

                                                         j.l. borges

 

 zalantzatik kanpo dago herri honetan perito industrialak eta abokatuekonomistak

 unaiak baino askozaz ugariagoak izaten direla. batek igar ditzake nortzu izan

 ziren sanben¡to hau jantzi zigutenak, baina ez genioke j.l. borgesi hain zuzen

 euskaldunak vaqueiros de alzada edo pasiegoekin nahastearen hobena leporatu

 behar. zeren borges itsuak manaiatzen duen topiko hau eidos/imago edo irudi

 plastiko bat baita. pinturan sortu zen euskal arkadia. halere, arteta eta

 bazter ditzakegu: haien mihiseetan xapelek eta ximiniek aurrerapenerako

 aliantza berria firmatzen dute, mailuak eta igitaiak liho gorrian bezala. ez.

 oraindino sostengatzen eta sosegatzen eikono¡ finkoak lehen eta ifarraldetik

 heldu zitzaizkigun eta: ludovico le peintre des basques, zeinen koadro ttipiak

 gogoratzen zaizkit familia egoitza ilunduetatik. hemen daude baserritarren

 aurpegi bizargabeak, ¡lada luzeak xanbergo azpitik jaitsiz, kapusai eta

 mantarresak, buztinpipak, the claypipes of w.hogarth's yeomen, teniers

 gaztearen tabernazaleen deliziak. naturalismoaz ase sinbolismoruntz makurtzen

 den frantzian zenbait grafomano-udatiar-errentista-fonctionaire-douaner-ak

 difuminatzen zihoan nekazal estereotipo honetaz literatur gai bat eginen du.

 gero agertuko zen chiquito de abando, ez pelotaria, bere lorategian wigam bat

 eraiki zuena baizik.

 

                 bilbao ez da partaide hemen. ez dira

                 mea zurrumurruak ailegatzen.

                 sabin arana goiri sioux bat zen

                 jehovamanitou bati begira.

 

 eta sitting bull hark euzkadi baratz bat zela eta euzkerea bere lorea esan

 zuenetik. lastertu egin gara geratu gabe papeleretako pinudi eta siderurgiken

 artetik, séptimo de caballería mamutz batek jazarririk.

 oharra: aquejado por un singular fenómeno que definiría como dilinguasia o

 biglosismo desde mi más remota infancia, carezco de la hab¡lidad o la paciencia

 necesarias para mantener estable mi status etnolinguásico. it may be an exotic

 illness, después de todo.

 

                 b. qué quieres!

                 los vascos son tan tradicionalistas

                 que a veces saben lo que han hecho sus padres

                 pero nunca lo que hicieron sus abuelos

                                                                 p. baroja

 

 "orhoit gutaz". unamunok biriatun behin ikusi zuen inskripzioa nolako eskamen

 alferra! ur ontzietan elkarrik ito eragiten duten eulien eraz portatu egin

 gara. stalinek, bere ohizko ingenioarekin, egungo gizonak erraldoi baten

 sorbaldetan nano bat bezalakoak garela esan baldin ba zuen, errauts

 piramideetako gailurretan gaudela baiezta genezake euskaldunok. izenak,

 belaunaldi zaharrak, elikatu zituzten mitoak, ezpata odoltsu eta laia

 herdoiltsuak, peru abarkaren goldea eta juana buytronen kastitate gerrikoa

 hondoratu dira gure kontzientziaren urtegian.

 herri demente mermorigabeko bat egiaren ordezko fikzioa onartzeko prest beti

 aurkituko dugu. herri berbera fikzio bat dela, edo, hobe esaterako, fikzio

 literario bat dela esan zaigu. are hobeago: esan zigun gaurko senatore

 frustratu batek. ez da gauza berririk tradizio eskolastikoan. calderonek mundua

 teatro batekin gonbaratu zuen, eta gehitu ere bizia amets bat zela.

 baina herri memoria ahultzen den neurrian, gizentzen da leviathan.

                 interludio literario cinematrográfico

                 rollerball

                 james caan izerditsu bat iragana artxibatzen

                 duen konputadoreari

                 hurbiltzen zaio mientras un contrariado

                 funcionario lamenta haber perdido el siglo trece

                 bradbury-truffaut

                 farenheith 451 eta liburuak erretzen dituzten

                 bonbero beltzez jantziak

                 orwell

                 1984 behin eta berriro berridazten den

                 historia anaia haundiaren

                 kapritxoaz eta gauetik goizera aldatzen den

                 arerio sekularra

                 neolingua

                 ignacio siloneren nekazarien gortasuna

 denok batera. ahaide nagusia eta petxaria mauruen kontra, protestanteen aurka

 sermolaria eta baserritar noblea, jauntxua eta maizterra liberaleen kontra,

 biba don carlos eta doña margarita, francoren etsaiak estraperlista eta peoia,

 jelkidea eta arraina real betis balompié eta mio çid garaitzeko elkarturik.

 

                                     baina

     HEMEN, JAUNAK EZ DUGU ATZERA BEGIRATZEN  JENDEAK EGUNERO LANA EGITEN DU

 

                 los del cielito lindo lankide

                 aurrezkiaren iragarkiak

                 ohoratzen dituen bizardun batek.

 

 


inprimatu