inprimatu
Agurra
Izenburua:
Agurra
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/garagarrila
Orrialdea:
124

 

Agurra

 

Aurraitz

 

 Agur, Euskalerria!

 neure ames-zelai.

 Agur, Aiengiz maite!

 basotarte alai.

 Agur iaiotetxea:

 ĞMendieta-Agerreğ

 Artotza ta Gantzabal,(1)

 tontor eta larre.

 

 Agur etxeko maite

 ta adiskide minak,

 Agur zaldi ta zakur,

 ta abere otzanak.

 Biotz urratuaren

 malkoekaz maite

 —agurra dazaizuet

 Iainko'k nai dun arte.

 

 Agur landen ezea

 ta latsen gardena.

 Basoen bakea ta

 geure Eliza deuna.

 Euskalerri'ko ortzia

 ta basetxeen gentza.

 Oro uzten zaituet

 saminez biotza.

 

 Or geratzen zare nik

 maiteen zaitudenak.

 Urrunetara noa

 gogoan ametsak.

 Barnan daroat Euskal

 —mendien eresi:

 Aberri-maitasunak

 ezingo du igesi.

 

 Diruzalekeriak

 ez naroa urruti:

 Azkatasun-zale naiz,

 Kristar ta iainkoti.

 Bizitzeko zidorren

 zioak dirala

 neureak uzten ditut.

 Au mundu tamala!

 

 Biotzeko saminen

 osakai itxaroa,

 Zeugan uzten tut, Iainko,

 soin eta gogoa.

 Iraun nazazu, ba arren,

 osasuntsu ta on,

 berriz biurtu nadin

 leen bezin zorion.

 

 (1) Lats eta tontorren izenak.

 

 


inprimatu