inprimatu
Maita-legea, nola ?
Izenburua:
Maita-legea, nola ?
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
20

 

Maita-legea, nola?

 {TITULUA}

Jose Aguerre

 

 Iņun bizi zirela, elkar-berezirik,

 gizakume ta ema, beiņola aurkiturik,

 lotu ziren bat batez xit maitemindurik.

 

 Maite-zurriz ez zen ha, naiz zun azalarik;

 maita-adina behar da ondu-zoriturik.

 Orra ba, kasu artan ba zen olakorik?

 

 Xirrinta guri batek eragabeturik,

 olde zindok ajetzen damuz da gertaurik:

 ola ez uste denik maite legezkorik.

 

 Maiteminetan sarri izan da agiturik;

 sua gar egin dela dui-dui oharturik;

 unek ere maitasun ez du manerarik.

 

 Solas funtsa non ez den, ez bila maiterik;

 gogoan bear da bake, soņan ez kutsorik.

 Olaxen maitariak dira zirtolarik.

 

 Legez-maite ta sua ez nas iņolarik,

 garretan errerikan are gutiagorik;

 sugeldoz dirau suak xukunki bildurik.

 

 Aintzirako narea ar zazute idurik

 edota gau bateko, zohar dagolarik...

 Orren antzapidetan alegin bederik.

 

 ajatu — igatu

 zirtolari — gauz polliten esale

 zohar — ortzi garbi-garbia.

 

 


inprimatu