inprimatu
Basurko zanari
Izenburua:
Basurko zanari
Sinadura:
Iñaki Olabeaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olabeaga, Iñaki

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
15-17

 

Basurko zanari

 

Olabeaga'tar I-F.S.C.

 

 Bidaso ertz-ertzian dagon Ondarrabi

 orain ta beti izandu da loretegi.

       Erria txukun,

       giroa bigun.

       Ez da arrigarri

 sortu ba-ditu asko ta on bertsolari.

 

 Egun Basurko zana degu gogoratzen,

 olerkari pizkorra paz-pozik goratzen.

       Gure bertsotan,

       gure kantetan,

       goi-goietan jartzen,

 kristau zintzo ta euskaldun jatorra bai-zen.

 

 Etxe txuri-alai bat zelaien erdian,

 sagasti, arta-soro, iratze artian.

       Antxe jaio zen

       goiz gozo baten

       euskaldun kabian

 Ondarrabi erriko baserri batian.

 

 Zeruko eguzki dizditsu beruakin

 dirade azten loretxoak egunakin.

       Batzuek zuri,

       bestetsu gorri.

       Oiek guziekin

 azi zen ume pake eztitsuarekin.

 

 Guadalupe-ko Ama onak zuen zaitu.

 Bere kerizpe gozoan anima ondu.

       Kristau fede-dun,

       beti euskaldun

       emen zen agertu;

 loietan etzun iñoiz biotzik zikindu.

 

 Bizitzaren itxaso latzan murgildu zen;

 aroztegin Irun-en ikusi genuen.

       Langille zintzo,

       on-ona oso,

       danak maite zuten.

 Lan da lan egin bear bizi nai ba-zuen.

 

 Korrokotz karrikan zun bere lantegia;

 aurrian baratzatxoa lorez betia.

       Goian bizitza

       apain, pollita;

       barruan pakia.

 Zoriontsu bizi zen gure langillia.

 

 Ipar aize otza basoan txistulari;

 itxasoko uiñak indar orrokalari.

       Zeru urdiñak,

       goiko izarrak,

       ibai ta belardi,

 danak egin zuten Basurko bertsolari.

 

 Baso-txoria goizetikan da abeslari,

 txorrotxio eztitsuz alaitzen du izadi.

       Euskal-errian,

       zabal guzian,

       aitu zen ozengi,

 Basurko-ren olerki jator ta ugari.

 

 Lur bedeinkatu ontan egin zitun zañak;

 sakon-sakon, mamiraño sartu erroak.

       Gure izkuntza

       garbi-garbia,

       baserri, oiturak,

 bertso pollitenetan jarri zitun danak.

 

 Zerua laño beltzez illundu zitzaigun;

 anai burruka gogorra ekarri zigun.

       Urantzu laga,

       beste aldera,

       miñ-negarrez jo zun.

 Euskal-txoria arkitu zen benetan illun.

 

 Euskal-anaiak topatu zitun Urruñen;

 bere laguntzakin Basurko poztu zuten.

       Berriz kantari

       genun ikusi,

       biotzak alaitzen,

 Goiko-Jauna-gan uste osoa ipintzen.

 

 Pozez zoratzen biurtu zen Irun-era,

 Euskal zaletasuna gartsu zabaltzera.

       Bertsuak egin;

       su berdiñakin

       agertzen zen bera,

 egiñalak egiñez ta beti aurrera.

 

 Egunak bere du gaua, udak negua;

 bizitzak ere ba-digu azken amaia.

       Jesus jaio zan

       egun ber-beran

       izan zun saria

 Zeruan Basurko-k, zorionez betia.

 

 Euskal-erri, Ama maite, negar egizu,

 naigabez ziñan, samiñ berria gaur dezu!

       Joan da Basurko!

       Beti-betiko

       Euskerak du galdu

 bere txori abeslari eta maitetsu

 

 Joan zaigu betiko bertsolari maitea!

 Berak leialtsu barraitu zuen azia

       ugaldu dedin,

       guk ere berdiñ

       ekin al guzia.

 Euskerak gorde ditzan gogo ta bizia!

 

 


inprimatu