inprimatu
Antonio Machado'ri
Izenburua:
Antonio Machado'ri
Sinadura:
Juan San Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Martin, Juan

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
14

 

Antonio Machado'ri

 

Otsalar'ek

 

                                       Bere eriotzako 20'gn urte-buruan, omenez,

 

 Parnaso barrutian

 bizi-bide zoriz

 egunak eta gauak

 jantziaz olerkiz.

 

 Bizitza igaro zuen

 gizonki kantatuz,

 garaieri argia

 ausarti urratuz.

 

 Iturburu sendoa

 barrutik dario,

 lur-bira guziari

 sorturikan giro.

 

 Zabalduz asetzeko

 edari txarmanta;

 edanak-edanala

 asetzerik ezta.

 

 Egun baten odeiak

 ortzia beltzituz,

 aize burrukariak

 ekaitzez biurtuz.

 

 Ego-aize latzaren

 bultzadak uxatuz

 Pirineo'az gaindi

 a erbesteratuz.

 

 Bere pentsamenaren

 argiak itzali...

 maite lurretik urrun

 gogoak erori.

 

 Gaztela'ko lurreri

 nok kanta ark aņa?

 Garestia izan zan

 eman zion ordaņa.

 

 Il zaigu olerkarien

 aintzin txapelduna;

 iņon negarrik gabe

 bakarkiro joana.

 

 Collioure aldeko

 lur zakar ta otzak

 errukige iruntsiz

 bere ondar illak.

 

 Orain ixildu dira

 bere gogo-kantak.

 Pakea emango al dio

 goi aldean Jaunak.

 

                                                                           1.959

 

 


inprimatu