inprimatu
Bizia zein dan eder
Izenburua:
Bizia zein dan eder
Sinadura:
Faustino Zerio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zerio, Faustino

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
10-11

 

Bizia zein dan eder

 

Biurko'tar Yon

 

                     l

 Aurrera naiz bidetik... Bizia bai eder

 nonnaitik, ta benetan maite dut osoro.

 Jaio eta, ibiltzen asi nintzan laster,

 lorez apaindu ziran nere bide oro.

 

                     2

 Noizean bein zerua asarre ta illuntxu;

 baņan neretzat ola guziz ikusgarri,

 euri-doai bikaiņa eskeintzen bai digu

 lurreko sabelean loren ernegarri.

 

                     3

 Poz eta min artetik aurrera narama

 Jainkoaren eskuak maite ta zuurki;

 poz ta miņez gabero eiten dut bilduma nere

 Goiko Aitari eskeiņik apalki.

 

                     4

 Poz eta miņak Jesu-biziko sarea

 eo zioten jaio zanetik il arte;

 ta Bera izan dalarik guretzat bidea,

 euki bear nik ere poz ta miņen tarte.

 

                     5

 Lo zijoala Jesus itxasotik barna

 ugiņak asi ziran naas eta orruz...

 Jesus zutitu eta bare aundiena

 zabaldu zan nonnaitik, Beraren aginduz.

 

                     6

 Nere ontziak ere ba-du urrutimin,

 ta, lemazain dudala Jesus, noa zuzen;

 arki baditut ere ortots eta ozpin

 etzait itxaropenik iņoiz ere eten.

 

                     7

 Itxasoak tarteka ekaitz eta bare...

 elorriak batean lili ta arantza...

 orain dugu biotza naas, gero nare...

 ola poz eta miņen artean bizitza.

 

                     8

 Baņan eder guzia... Oianean elor,

 pago, aritz, otarra, arantzadi naas...

 aizetikan txoritxo kantari maitekor,

 bera nazkagarrizko sugea arraztakaz...

 

                     9

 Oro Jaungoikoaren izakia duzu;

 basoaren antzeko gizonen bizia;

 neretzat dana daukat Jainkoaren musu,

 dala lore-ikutu, dala arantz-ziria.

 

                     l0

 Maite, maite dut, nere bizia dana dan;

 maitegai maitagarri nonnai ager neri.

 Jainkoak bere esku jarri du guzian;

 poz eta min neretzat berdin laztangarri.

 

 


inprimatu