inprimatu
Leku egiari!!
Izenburua:
Leku egiari!!
Sinadura:
Langille bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Langille bat

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
8-9

 

Leku egiari!!!

 

Langille Batek

 

 Egia, bere izatez,

 ba-omen da mingarria;

 au, mingarria ere,

 beti da adigarria.

 Ez dauka onek ere,

 bide bakarra baizik.

 

 «Ni nauzute Egia».

 Kristo'k Berak esan zuen,

 Zuzentzaren argia

 Kristo'k ere egin zuen.

 Kristo'gan argi ta egia

 daude beti baturik.

 

 Egia, ederra da,

 arima onen birtutea.

 Ezin kabi-egin, bada,

 iñoiz ere ikustea,

 ezta ere sortu iñolaz

 «keri» oien artetik.

 

 Bestalde, egia da

 zuzentzaren oñarria;

 bein baino geiagotan

 bere biziko argia

 aurkitzen du zuzentzak

 bere billa ondotik.

 

 Zuzentzaren etsaiek

 zitalki gorroto dute;

 ta gezurretan oiek

 ibilli naiago dute.

 Biotz oneko gizonek

 maite dute bakarrik.

 

 Ori dala ta ez dala,

 or dugu diktaduretan,

 egia esatea,

 bein baino geiagotan,

 pekaturik aundiena,

 eta arras zigorturik.

 

 Egi-egarridunok

 mundu onetan asko gera,

 oroz gain, langilleok;

 eta beti ibiltzen gera

 or-emenka guziok

 egi-egarriz beterik.

 

 Argatik, Kristo'rengan

 langilleok beti dugu

 adiskide zintzo bat.

 Bere baitan jartzen dugu

 gure egi-egarria,

 zuzentzaz goseturik.

 

 Egiari, jo ta ke,

 bere leku egin bear;

 iñoren bildur gabe

 edonoiz esan bear,

 bai itzez, ta idaztez ere,

 eta adorez beterik.

 

 Egunkariek ere

 egiari ohoreak,

 beti bildurrik gabe,

 aitortu ta egin bear;

 egi beraren alde

 gerta dedin osorik.

 

 Zuzentzak, deadarka,

 eskatzen digu egia.

 Guk ere, deadarka,

 aitortu bear egia.

 Bestelaz, bera-beraka

 joango da guregaitik.

 

 Leku... leku egiari!!

 Lekora bere etsaiak!!

 Egia izan bedi

 munduan...! eta anaiak

 izan gaitezen beti,

 zuzentzaz orniturik.

 

 


inprimatu