inprimatu
Bat eta bi
Izenburua:
Bat eta bi
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
131

 

Argi-kanta

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Argia koxk eta kaxk,

 dabil gallurretan;

 lurruna dariola,

 lurra ibaietan;

 aidea zuri-urdin,

 degu zeruetan;

 zelaiak jai digute

 lore-eztaietan.

 

 Argia koxk eta kaxk,

 errekak esnatzen;

 sapaburuak dabiltz

 zingiran jostatzen;

 ur-ertzeko belarrak,

 aiei begiratzen;

 iturritxo zertzeta,

 denak maxiatzen.

 

 Argia koxk eta kaxk,

 xoroko gaiztoa;

 gure aurrak amari,

 par-irri gozoa.

 Argia ta Potxolo,

 bikote xaloa;

 biak argitzen dute

 amaren kolkoa.

 

 


inprimatu