inprimatu
Kanpaitxoak
Izenburua:
Kanpaitxoak
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
129

 

Kanpaitxoak

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Kantari ari dira

 kanpaitxo biak;

 kantari tilin-talan,

 torre-txoriak.

 Goiz-eztaietan dagon

 kanpantorriak,

 gogoz xurgatzen ditu

 argi-izpiak.

 

 Aingerutxoak beren

 josta-laguna,

 zerura jaso dute.

 Poz da eguna!

 Izarrez josiko da

 gabaz illuna;

 zeruetara bai-ta

 gure kuttuna.

 

 Lorea galduta utsik,

 seaska otza...

 Aren alboan, miņez

 gure biotza.

 Aur-lapur eldu zaigu

 gaur eriotza;

 amaren magalera

 jetxi da izotza!

 

 


inprimatu