inprimatu
Bei itsua
Izenburua:
Bei itsua
Sinadura:
Joan Maragall
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Eusebio Erkiaga)
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Maragall, Joan

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
123

 

Bei itsua

 

J. Maragall

 

euskaratzailea:

Erkiaga, Eusebio

 

 Anpor ontan eta artan oztopo,

 zingiraruntz, aztamuka ibiliaz

 eldu da bei bakartia. Itsu dago.

 Abaillaren kolpe xuxen biurriz

 begia ustu zion artzai-nausiak.

 Bestean gandua du. Orra, ba, itsu.

 Iturrira dioa, edatera

 leen bezela, baiņan ibillera

 sendo gabe. Lagun gabe. Bakarrik.

 

 Aren aizpak, muiņo ta tontorretan,

 zelaietan ta ibaiondoetan

 arranak oska, larran daudela.

 Ua, erori egingo litzake.

 Aska koxkatua muturraz jotean

 esti-egin du, zorabioz. Berriro

 uretarantz burua, ta bare, edan.

 Gutxi edan du, gogo gabe. Gero

 jaso du goirantz buru adardun

 aundia, zeiņu itzalez. Beginini

 illen gain, itxi-irikiz betazalak.

 

 Eguzki goriaren argiaz zurtz,

 itzuliz dioa bide ezagunetaz,

 buztan luzea motel igituaz.

 

 


inprimatu