inprimatu
Neguan lore
Izenburua:
Neguan lore
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
3

 

Neguan lore

 

Zaitegi'k

 

 Nork sorterazten zaitu, bertso-berri labur?

 Olerkari zar onek barnean izotza...

 Agertu zeraneko, negu-lili, elur

 artean argitu zait erabat biotza.

 

 Nor izan zaitekenez ezin dut igarri

 aitaren magalpeko? ume-zurtz bakarra?

 Zerana zeralarik, ene baitan larri

 ezin egon naiteke, senide azkarra.

 

 Nere bizitzarteko uda-min beroa

 al duzu ernerazle guri eta bizkor?

 Datorken udaberri garden ta eroa

 aditzera ematen al didazu baikor?

 

 Noruntz io, esker-eskuin, edo, aintzin-gibel,

 zure berri izateko? nik neuk ezin iakin.

 Len-aldia gogora oi datorkit goibel,

 ta geroa, gaupean, zeatz ikus ezin.

 

 Nire izangoaren asikina ote

 zaitut, ala, damurik, ondakin mingotsa?

 Parrearen azkena, ala, poza date,

 lili, adierazten didazun abotsa?

 

 


inprimatu