Euskera maitea
Andonegi'tar Ziriako
Tauer'tar Norberta euskeltzale agurgarriari, maitasun agerkaiz,
eskeintzen dio izneurtu abek. Egilleak ANDONEGI'tar Ziriako.
I
Guraso eta seme-alabak
langille eta nagusiak,
argiro jakin bear genduke
euskaldun seme guziak,
Gure asabak utzi zizkigun
gauz zar aien ikasiak,
EUSKERA nondik, noiz eta nola
sortu zaneko asiak.
II
Adierazten oso zalla da
gure izkuntzen jaiotza,
Ązenbat gizaldi igaro diran
garai artatik onuntza!
Baņon Aitor'ek kondaira bidez
egiten digu aitortza,
adieraziz EUSKERA dala
euskotarra'ren izkuntza.
III
Danok dakigu gure izkuntza
ez dala sortu berria,
gizaldi asko Jesus baņo len
ludi onetan jarria.
Aitor zar arrek billa zizkigun
izkuntz orren oņarria,
ordu ezkero geuria degu
EUSKERA maitagarria.
IV
Seaskatikan ikasitako
lendabiziko izkera,
indar guziaz bildu dezagun
maitasunez biotzera.
Bildu gaitezen euskaldun danok
gure asaben antzera,
ikus dezaten ludi osoan
zutik dagola EUSKERA.
V
Ama'gandikan degun izkera
arren goratu dezagun,
izkuntz garbi ta ederragorik
ez degu sortuko iņun.
Gipuzku, Bizkai, Napar ta Araba
guziok egiņaz lagun,
Euskalerrian euskaldun danok
euskeraz itz egin zagun.
VI
Ezta sortu ta ezta sortuko
ludian beste izkuntzarik,
gure izkuntza bezin jator
ta txukunagoa dun itzik.
Beste izkuntzak nastuak daude
ezdute esango ezetzik.
EUSKERA berriz garbi ta sendo
ez du beste iņon antzik.
VII
Izkuntz artean egon oi-dira
askotan alde aundia,
batzuek dute azal asko ta
bestiak berriz mamia.
EUSKERA'k dauka azal ta mami
izan liteken guzia,
birau gabeko pitxi ederra
Ąai, zer izkuntza garbia!
VIII
Asi gaitezen euskaldun danok
gure izkuntza zabaltzen,
arkitzen geran alde guzitan
Aldan guzia goratzen
Abesti goxo abestuaz ta
EUSKERAZ garbi mintzatzen,
usai gozo dun izkuntz onekin
Euskalerria edertzen.