inprimatu
Ar zazue ta ian
Izenburua:
Ar zazue ta ian
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
iraila/gabonila
Orrialdea:
2

 

Ar zazue ta ian

 

Irisarri

 

 «Ots, fruitu ortatik ar zazue ta ian»

 erran zion suge maltzurrak Evari;

 «ori ianez-gero Iainkoa iduri

 izanen zerate, ez herabe ukan.»

 

 Evak fruitua artu ta ian zuen bertan,

 itsurat iarraikiz aren erranari;

 zorigaitz guzien azpiko zen iarri,

 Iainkoa bezainbat izan bearrean.

 

 Azken afarian Iesusek orori

 erran digu berdin: «Ea, ogi ori

 ar zazue ta ian, nere gorputza da.»

 

 Ta gu bai, Kristoren aragia ianez

 ta Kristoren odol ederra edanez,

 Iainkoa iduri bilakatzen gara.

 

 


inprimatu