inprimatu
Orbangabeko sorkunde-eguna
Izenburua:
Orbangabeko sorkunde-eguna
Sinadura:
Andoni Agirrezabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirrezabal, Andoni

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/daguenila
Orrialdea:
9-11

 

Orbangabeko Sorkunde-eguna

 

Agirrezabal'dar Andoni

 

 Agur Maria Sortzez Garbia,

 Jaungoikoa'ren Ama maitia.

 Guztiz garbiko maitasunaren

 Iturri bizi ta oņarria.

 

 Gure Amatzat artzen zaitugu;

 Orregaitikan ospatzen dugu

 Orbangabeko Sorkunde-Eguna,

 Besta berezi egiten dugu.

 

 Zure baitan garbitasuna,

 Ama-maitasun bigun-biguna

 Daude betikotz ta Zure ondoan

 Gure arimaren baketasuna.

 

 Zuregan daude eztitasuna,

 Ur biziaren gardentasuna.

 Zugandik, berriz, aldendu ezkero,

 Aurkitzen dugu samintasuna.

 

 Berdingabeko liraintasuna,

 Orbangabeko edertasuna;

 Arpegi eder orri begira

 Aurkitzen dugu donetasuna.

 

 Amaren Egun oroigarria

 Ospatzen dute ama guziak.

 Egun ontantxe, biotz-biotzez,

 Dagie besta unkigarria.

 

 Ama-maitasun-irudi ederra,

 Izan dakigun egoki indarra,

 Ba-dugu zeri begira egon;

 Ama guzien ispillu ederra.

 

 Ara zein alai dan umezurtza

 Zurekin dagon bakoitzean,

 Txukatzen ditu malko guziak;

 Poz-pozik dago Zure aldean.

 

 Kezka larri bat arindu naiaz,

 Dijoa iradu Ama'rengana;

 Bera bakarrik bere zai dago

 Kezka guziak uxatu naiaz.

 

 Agur Maria, graziz betea,

 Pekatarien itxaropena,

 Naigabetuen alaitasuna

 Zu zera beti, Ama maitea.

 

 Inpernu-suge iguingarria

 Zapaldu zenun kemen aundiaz.

 Eta ordudanik beti Zu zera

 Oben-aurkako indar aundia.

 

 Gaurko munduan kristau geranok,

 Eba'ren seme-alaba danok,

 Zure laguntza ta errukitasun

 Oien premian gaude gaur danok.

 

 Argatik ere, gure indarra,

 Zure laguntza, or dugu, Ama,

 Gure bearrik aundi-aundiena

 Ta errukitasun orren bearra.

 

 Zurekin ere elkarturikan.

 Griņa txar oiek bazterturikan,

 Kristau bezela biziko gera,

 Naiz baserrian, baita karrikan.

 

 Adi maiteki gure arrenak,

 Gaizka-gaitzazu, Ama bezela,

 Pekaturako bide xarretan

 Iņolaz ere ez erortzea.

 

 Sendo-itzazu, Ama maitea,

 Gure arteko kristau-fedea,

 Goimaitasuna ta itxaropena,

 Ta bake osoan biziko gera.

 

 Zure altzoan ar-itzazu, ba,

 Gure arimak azken orduan.

 Izan gaitezen eriotz-orduan

 Zeruan sartzeko danok deituak.

 

 Zurekin daude gure gogoak,

 Kristau guzien Ama errukiorra.

 Mundu onetan eta Zeruan

 Egon gaitezen Zure altzoan.

 

 Mundu guziko kristau guztiak

 Bein eta berriz izan dedilla

 Bedeinkatua ta goratua,

 Andre Maria Sortzez Garbia.

 

 Ain zoragarri ikusten zaitu

 Kristau-Erriak; nor zeran

 Zu Ederki daki, Ama maitia,

 Ta Zure ondoan beti duzu.

 

 Agur Maria Sortzez Garbia,

 Beti kantari kristau-erriak

 Agur kartsu bat duzu, Maria.

 Egiten dizun otoitz beroan

 

 Bizkitartean bijoazkizu,

 Gure barnetik sortzen zaizkigun

 Agurrik kartsu ta beroenak.

 Zurekin emen beti gaituzu.

 

 


inprimatu