inprimatu
Elkar maita zazue
Izenburua:
Elkar maita zazue
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/daguenila
Orrialdea:
8

 

Elkar maita zazue

 

Irisarri

 

 Ortzegun saindu zen eta arrats apala,

 apostoluekin Iesus afaritan;

 azken aholkuak ematen ari zan,

 aurretik baitaki biar ilko dala.

 

 «Enetxo maiteok», dioste berala,

 «agindu berri bat dizuet gau ontan:

 maita zazue elkar ta biotzez laztan,

 nik ere maitatu zaiztedan bezala.

 

 Bizia zuentzat galtzeraino ainbat

 maitatu zaituztet, geiagorik ezin;

 egizue gauza bera elkarrentzat.

 

 Iende orok ortan igarriko dute

 nere aldekoak zeratela: Baldin

 elkar egiazki maite baduzute.

 

 


inprimatu