inprimatu
Iaiki adi ta abil
Izenburua:
Iaiki adi ta abil
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
10

 

Iaki adi eta abil

 

Irisarri

 

 Naim'en beinola zuk piztu zenuen

 mutil gazte ura dut, launa, iduri;

 nere zentzugabez bizitze-iturri

 den zure grazia agortu bainuen.

 

         Nere eriotzeaz nigar egin zuen

 Eliza ama onak; marrasketan zuri

 Iauna, pitz adazu berriz seme ori!

 otoitz egin zizun ahalbait kartsuen.

 

         Ta zuk ama orren nigarrak auteman

 ta biotz barnea beraturik, mutil

 gazte ari legez. otsegin zenidan

 

         «Bekatu eginez bizitza galdurik,

 lurpeko zulora iausteko gerturik

 atzan kristau ori: Iaiki adi ta abil!»

 

 


inprimatu