inprimatu
Dabid'en Eresiak
Izenburua:
Dabid'en Eresiak
Sinadura:
Joseph Gelineau
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Frantzisko Etxeberria)
Egilea(k):
Etxeberria, Frantzisko
Gelineau, Joseph

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
6-7

 

Dabid'en Eresia XLVII'garrena

 

Gelineau

 

euskaratzailea:

Etxeberria'tar P.

 

                 1

 Entzun au, erri guziok,

         Ernai belarri lurbirako biztanleak

 Lagunabarrak eta aundizkiak,

         Aberats eta beartsuak batera.

 

                 2

 Nere aoa senaz mintzo da

         Ta nere biotzeko marmarra, adimenaz;

 Esaera bati belarria ezarririk,

         Nere asmakizuna lyraz agertzen det.

 

                 3

 Zergatik beldur zorigaitzeko egunei?

         Gaiztakeri orpoz-orpo det ta esitzen nau

 Ayek, beren ondasunan uste dute,

         Ta aberastasun gaņezkozarro dabiltza.

 

                 4

 Baņa gizonak bere askapen erosi ezin

         Ezta Yainkoari bere ordaņa eman

 Garesti bait-da gogoaren askapena.

         Betiko ola egiņa bait-da. Biziko al da?

 

                 5

 Ez al du ark illobi bein ere ikusiko?

         Or ba, sendunak iltzen ikusiko ditu,

 Orobat zoro ta burugabea galtzen,

         Zituzten ondasunak besteei utzirik.

 

                 6

 Beren illobiak etxe dituzte beti,

         Gizaldiz-gizaldi beren egoitz;

 Ta eman zien beren izena beren lurrei!!

 

                 7

 Bere geikerian, gizonak ez du ulertzen

         Iltzen duten aberea dirudi.

 

                 8

 Onela diyoazti: berengan itxaroz;

         Ta ayen ondotik ayen otsera arin-arin.

 

                 9

 Xeol'ean sartzen dan artaldea,

         Eriok larrera daramatzi;

 Biotz zuzenak ayen mendetzalle izango.

 

                 10

 Goizean ayen irudia ondatzen;

         Orra or, xeol'a ayen etxe-bizitz;

 Yainkoak, berritz, nere gogoa askatuko

         Xeol'eko atzaparretatik, ta artuko nau.

 

                 11

 Ez zaite estutu gizona aberastean

         Aren etxeko aintza azitzean;

 Bere eriotzan ezer ez dezake eraman,

         Aren aintza ez da arekin yetxrko

 

                 12

 Bere bizitzan onesten zun gogoa

         —ta zikoizkeriz goratzen zaitue—

 Bere aiten azikoei batuko zaye,

         Berriz Argirik ikusiko ez duteenei.

 

                 13

 Bere geikerian gizonak ez du aditzen,

         Iltzen duten aberea dirudi.

 

 


inprimatu