inprimatu
Dabid'en Eresiak
Izenburua:
Dabid'en Eresiak
Sinadura:
Joseph Gelineau
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Frantzisko Etxeberria)
Egilea(k):
Etxeberria, Frantzisko
Gelineau, Joseph

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
4-5

 

Dabid'en Eresiak XVII'garrena

 

Gelineau

 

euskaratzailea:

Etxeberria'tar P.

 

 (Dakizutenez, Parantze-aldean GELINEAU deritzan iesulagun batek guztizko izen

 ona iaso dizue, bere DABID'EN ERESIAK era berri batera asmatu izan ditulako.

 Etxe ontatik eresi oriek euskeraz nola eratu dei egin diote Etxeberria'tar

 Pantzeska iesulagunari. Asikin bezala bi eresi argitarazten ditugu. Egunotan

 argitara eman gogo dute euskal-idazti berri au. Olabide'ren euskeralpenak

 laguntza aundia eman dio Etxeberria'ri zuzen eta bide danez. Gerta bait-diteke,

 Etxeberria'k ari dun lan au Euskalerrian edo beste nonbait euskaldunen batek

 leporatu izana, iduritu zaigu bi eresiok erakuskizun bezela argitaraztea,

 iesulagun onek diardun lana aipatuz; eta beste norbait ere ba'litz Gelineau'ri

 lendik zerbait esanda euskeratzen ari danik, dalazko orrekin bat egiteko

 gogorik onena luke gure Etxeberria lagunak. Dana dala, txalogarria deritzagu

 benetan, euskeralpen berri au.)

 

               1

 Zuri naiz, Yauna, deika

         Ene arkaitz, ez gorr izan;

 Ez nadin Zu isil egotetik

         Lezera amildutako bat.

 

               2

 Nere otoi-otsa adizu,

         Oyuka nauzunean,

 Eskuak, Yauna, yasotzean

         Zure done-doneruntz.

 

               3

 Ez iņoiz ni eraman

         dongeenera Gaiztagiņenera,

 Urkoari pakeaz mintzo bait-dira

         Ta biotzean gaitz dute.

 

               4

 Eman ayei, Yauna, egiteen neurriz

         Ta gaiztakerien arauz,

 Eskuz egin dutenez emayezu,

 Berenetik sari itzazu.

 

               5

 Yaunaren egintzak ez dituzte onartzen

         Ezta Aren esku-lan ere.

 (Onda bitza ta egundo ez eraiki)

 Onetsia bedi, Yauna; otoi-otsa

         Aditu bait-dit.

 

               6

 Yauna det babeski ta indar,

         Biotzak an dit siniste;

 Laguntza artu'ta aragia birloratu zait,

         Biotzez diot esker.

 

               7

 Erriak, Yauna du bere indar,

         Ta igurtziak bere gaizka gaztelu.

 Gaizka zure erria, onetsi yabegaya,

         Zuzendu, ta gora yaso itzazu bettiko.

 

 


inprimatu