inprimatu
Zorion...! Nun Zaude...?
Izenburua:
Zorion...! Nun Zaude...?
Sinadura:
Bizente Batiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
azila/gabonila
Orrialdea:
9-10

 

Zorion...! Nun zaude...?

 

Xalokin, K.O.

 

 Zorion...! Zu zauden urruti...

 Mendi ostean nunbait...

 Ta ezin nik ikusi...

 Atozkit, atozkit laisterka...

 Nerekin nai zaut eduki...!

 

 Aurtzaro...! Jun ziņan aspaldi...!

 Urte mordo luzeak

 Nigandik zaute estali;

 Alare zorion aldiek

 Oraino ez dira itzali...!

 

 Gaztaro...! Zenbar zorakeri...!

 Lan, iolas, likitsetan

 Osasuna gal-zori...!

 Gezurrezko bide aietan...

 Betiraunde aantzi...

 

 Gizaro...! Altzoan naukakik...!

 Itxu gizaxo bat nauk...!

 Bidez galduta nabilk...!

 Ken-idazak begi-lausook,

 Noan egi-bidetik...!

 

 Zartzaro...! Nere zain zaut noski!

 Ar naizu, naita gaxo,

 Ibilli bainazu gaizki...

 Erio aurretik, zuregan

 Iainkoa bezait erruki...

 

 Ta... Gero...? Zorion-iauregui...!

 Zabal-dazuz ateok...

 Iainko aurrean exeri...

 Ta bizi naitean zoruntsu...

 Ortxe barruan... beti...!

 

 ZORION...! Zu zauden urruti...!

 Aingeruekin nunbait...!

 Nola nik zi ikusi...?

 Eraman nazu laguntza...

 Zurekin nai nuke bizi...!

 

 


inprimatu