inprimatu
Besta Berri Naparroa'n
Izenburua:
Besta Berri Naparroa'n
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
azila/gabonila
Orrialdea:
8

 

Besta berri Naparroa'n

                           Zargaztelu'ko Monasterioan

 

José Aguerre

 

 Arrats-otoitz-dandak. Ta buru-belarri

 arien ots samurrak bahi gaitu sarri

 Komentu-Salve'a aster beita sarri.

 

 ¡Oroian zein ozen xaramel ezti au!

 auxen auxen da ba zoragarrizko gau:

 oin sendo muñetan gutik jo izan nau.

 

 Gozo au den tartez, dorre zakarratik

 txori tzar bat da jaurt egoak zurrunik;

 biotza askatu zait sartuez geroztik.

 

 Cister'en eliza, xuhur ta gabezi,

 lorez eskas ere sekulan dagozi:

 egu bañan zapart ainbat margo bizi.

 

 Arrentza da hemen iñun bezin latza:

 bikun egin behar egun oro otoitza;

 Urtzi'ri jaurespen, Andrane'ri aintza.

 

 Kalostran txoriak ari dira abeska,

 joka direlarik ostorat leyaka:

 ara Iguzkiya ixil ta dirdirka.

 

 Dorna dute frailek milla lorez apain,

 lekuneak darioz kedatsa ta usain;

 oro Hatsak bete, oro mystikez gain.

 

 Begira kalostra ederrez nola den:

 erti gurtza, maite, erkidan elkarren

 ¿Osokotan al da orrenbait edermen?

 

 Zargaztelu: Carcastillo (Naparroa'n).

 Andrane: Andre done: Bizkaiko itz zaharra.

 

 


inprimatu