inprimatu
Itxoin, Iauna, Itxoin!
Izenburua:
Itxoin, Iauna, Itxoin!
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
azila/gabonila
Orrialdea:
2

 

Itxoin, Iauna, itxoin!

 

Irisarri

 

 Zure baratzean landare azkaia

 aldatu ninduzun, Iauna, lur gozoan;

 bai lur ori ondu ta arrotu ondoan,

 barnago ta aisago sar nezan sustraia.

 

 Ni zaintzeko esi sendo ta garaia

 ezarri zenidan inguru osoan,

 zerutik igorri zein bere aroan

 iguzki ta bero ta euri nasaia.

 

 Ta nik fruiturik ez! Orduan aserre

 zuk aingerueri zorrozki agindu:

 «Bertan motz-azue, xeha, sutan erre!

 

 «Itxoin, Iauna, itxoin oraindik apur bat,

 itxoin aurten ere! — Nereak egin du,

 gaurgero fruiturik ekar ezpadezat.

 

 


inprimatu