inprimatu
Besta Berri Naparroa'n
Izenburua:
Besta Berri Naparroa'n
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
iraila/urrila
Orrialdea:
15

 

Besta berri Naparroa'n

                   Aralarre'ko Jaun Done Mikel'en Baselizan

 

José Aguerre

 

 Jaiera du bete Besta Berri bestak

 noiz eta du gainak metaka lañoak:

 ainbat eder eztu iñungo «palio»-ak.

 

 Basoa da lañoz zarri ta zarriya:

 ona heldu goitik txurizko sapaia

 elizkizun aundi delarik garaya.

 

 Beilari-osteak asi dira goizik,

 nabarrik datortza alde guzietarik;

 guziok sinistak azkar leiaturik.

 

 Ur-txortez milloika sapaia da josi,

 abian da Goteuna uren gain nagusi,

 Genesi'k nola dun astiriaz edesi.

 

 Heldu dira artzaiak pintxo ta dotore,

 leya dieztenak aingeruek ere

 Palio-eliak ditu andana kolore.

 

 Eskularru txuriz Jauna-lagun doazi;

 elizbiran dute jargia merezi,

 artezago iñoiz ezpeita irabazi.

 

 Iguzkiari zaion kedats oin gozua

 berex du Mikel'ek gaurkotz apaindua

 Mezian oi beitu arartez eskua.

 

 Elizan da koba, oron izigarri,

 ainbat elezarren sorgi ta jatorri:

 kate ta leizaren nork ez daki berri.

 

 Iguzkiya: Iguzki donea: Sakramentua.

 

 


inprimatu