inprimatu
Barne-Oldozmena
Izenburua:
Barne-Oldozmena
Sinadura:
Imanol Laspiur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laspiur, Imanol

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
iraila/urrila
Orrialdea:
14

 

Barne-oldozmena

 

Lastarri

 

 Ama!!

 Zer esan zutzaz?...

             Dana,

 Auxe zugaz oroitzaz.

 

             Ama,

 Aoa beteko itza

             Zu

 nire izanaren bitza.

 

 Ama asko dira, danean,

 baña nirea, bat, biotzean.

 

 Ioan ziran aurtzaroko denborak;

 ai ene, aintzin amets gozoak.

 Agur bada betiko agur,

 artu oi ninduten besoak.

 Ze naigabe ta ots illun

 dario nire biotz barruak?

 Iauna! bizi baida nire ama;

 bai baña... igaroz nuen dana.

 

             Ama, ama, ama!

 emen zure seme laztana

 iñoiz gaitzik ba-dut

 banator zuregana.

 Baña zu etzeranean,

 zer ordun ama?...

 Ordun ere nekeetan

 Ai ene!..., ama!

 

 Gure bizitz ituna

 ta gure itun-bizitza,

 oldozmen samiñetako

 miña dun biotza.

 

 


inprimatu