inprimatu
Lazaro Berriz Piztu
Izenburua:
Lazaro Berriz Piztu
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/daguenila
Orrialdea:
75

Lazaro berriz piztu

 

Irisarri

 

 Lau egun aietan ila zen Lazaro,

 lurpean sarturik usteltzen asia;

 aren bi arreba Marta ta Maria

 nigarrez intziriz ari zein geiago.

 

 Iesus agertu zen noizpait an,

 luzaro bere adiskidek ain berantetsia;

 ikusirik aien naigabe larria,

 bai Berari ere nigarra dario.

 

 Iendez esiturik badoa obira;

 an bere Aitari aiez ta zizpuruz

 laguntza eskatzen zerura begira.

 

 Bertan otsegiten zenduari buruz:

 Lazaro, pitz-adi eta ator unera!»

 ta ilik zetzana bizirik atera!

 

 


inprimatu