inprimatu
Ni Naiz Artzain Ona
Izenburua:
Ni Naiz Artzain Ona
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
uztaila/daguenila
Orrialdea:
51

Ni naiz Artzain Ona

 

Irisarri

 

 «Ni naiz Artzain ona! Artzain ta ardi-iabe,

 ta nere ardien berri ongi dakit,

 zein bere izenez oro dazaguzkit

 axuri eta ama, zahar eta gazte.

 

 Bai ardiek ere ni ezautzen naute,

 ta deitu orduko ondotik darraizkit;

 larre onetara goizik daramazkit

 ta neronek zaintzen alha diren arte.

 

 Basatu badira, bila ioaten naiz,

 otsoen menpetik ateratzen garaiz

 bai eriak ere artatzen axolaz.

 

 Ni naiz Artzain ona! ardi oietatik

 eztut nai bat ere gal dadin inolaz:

 bizia galtzen dut nik ardiengatik.»

 

 


inprimatu