inprimatu
Laztana!, Neurea!
Izenburua:
Laztana!, Neurea!
Sinadura:
Mikel Arrutza Egia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrutza, Mikel

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
orrila/garagarrila
Orrialdea:
7-8

 

Laztana!, neurea!

 

Arrutza eta Egia'tar Mikel Arrugain

 

 Zelai zabal haretan

 kabirik txukunena

 neukan aukeratuta,

 laztana, xeurea.

 

 Urretxindor alaien

 txintatxo gozoenak

 entzuten ziran bertan,

 goizetik gaubera

 

 Galeperrak ostera,

 beren pospolinketaz

 alaitzen zuten usu

 zelaitik, etxea.

 

 Belardi loratsuak,

 errekasto bizkorrak;

 ludian izan zeinken

 ames eztiena.

 

 Hantxe bizi giñian

 bakean ta jozkiro;

 hantxe dastatu nuen

 eztizko abea.

 

 Berton igazi nuen

 aldirik samurrena;

 berton erraiten nixun

 Laztana!, Neurea!

 

 (Oarra: «Nixun» erabiltzen dut «nizun» erabili bearrean. Nire ustez elederrez

 ari garanean, «iketa» edo «itano» alde batera utzirik, era hau erabilli bear

 genuke. Lagunen batekin begirunez mintzatzen garanean, «nizun», «duzu» eta

 abar, baiña adiskidetasunez, barrukotasunez mintzatzean, «nixun», «duxu» eta

 horrela).

 

 


inprimatu