inprimatu
Aitorren izkuntz zarra
Izenburua:
Aitorren izkuntz zarra
Sinadura:
Ziriako Andonegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
19

 

Aitorren izkuntz zarra

 

Andonegi'tar Xiriako

 

 Aitorren izkuntz zarra

 nai degu zabaldu,

 Mundua'ren aurrean

 gizonki azaldu.

 Baldin gure zaņetan

 odolik badegu,

 Euskaldunak euskeraz

 itz egin bear degu.

 

 Zein izkuntza ederra

 euskera guria,

 inun ez det arkitzen

 beste bat obia.

 Usai gozo dun izkuntz

 txukun ta argia,

 Biraurikan ez duen

 Izketa garbia.

 

 Ez daukagu euskera

 lotsaz baztertzeko,

 Ainbat gutxio berriz

 oņazpiratzeko.

 Jainkoak eman zigun

 euskaldunentzako,

 Bere lege santuak

 ez dira ukatzeko.

 

 Etsaiak aurka dabiltz

 euskeraren gatik,

 guztiz aspalditik.

 Len, orain eta beti

 Lurperatu nairikan

 antzin-antziņatik,

 Ez dute ori lortuko

 iņongo aldetik.

 

 Amatxok esan ziran

 eriotz aurrian

 ĢAgur semetxo laztan!

 Zerura artian.

 Euskeraz otoitz egin

 nere lur gaņian

 Euskeraz nai det entzun

 Zeruen erdian.ģ

 

 ĄAma! erantzun nion

 zure lur gaņian

 Belauniko jarrita

 otoitz egitian.

 Euskeraz egingo det

 goiz ta arratsaldian,

 Biok zaudetelako

 nere biotzian.

 

 Goratu dezagun ba

 euskera laztana.

 Gure asabagandik

 ikasi genduna.

 Berdingabeko izkuntza

 maitatzen deguna.

 Biotz naigabetua

 sendatzen diguna.

 

 Gora Euskera maite

 zoragarriena,

 Euskaldunen artean

 maitagarriena.

 Munduan sortu zanik

 izkuntzik aurrena,

 ĄGora ta gora beti!,

 gora gure EUSKERA!

 

 


inprimatu