inprimatu
Aberri maite-maitea utzirik
Izenburua:
Aberri maite-maitea utzirik
Sinadura:
Txomin Jakakortajarena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jakakortexarena, Txomin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
15-17

 

Aberri maite-maitea utzirik

 

Iakakortaxarena'tar Txomin

 

 Aberri maite-maitea utzirik

 Uyel, nigar, odoletan,

 Argentinako edaso zabal

 ontako baztar batetan

 neuk be ezin zinets bizi naizenik

 Ogei bat urte luzeetan!

 Biotza lauskiz... Ai! zenbat malko

 Bakar ordu mergatzetan.

 

 Beti asmoak, beti asmoak,

 Itxaropenak ganezka;

 indartzaleak noizko suntsiko

 Jaunari beti galdezka;

 Lotkezaleak noizpait garaille

 alare guk lengo kezka...

 Biotz gosea banda nai baikoz

 ildumak beti eurrezka.

 

 Gure armiņak ez du mugarik,

 beti galdera larria:

 ĢOraingotikan ilko ote zaigun

 Ausaz ilko aberria!ģ...

 Gaur izper goxo xuxpergarria

 Biar illots beltz gorria!

 Gu Kisto legez abean dindil...

 Urgaizten ezin abia!

 

 Auxe ta bera, orra! agi zait ba

 zurekin lagun kutuna

 Biotz, arraiz gaur artua dizut

 Praga'tik zure gutuna!

 Etzan bakarrik orpoz-orpo zun

 Leyaka beste laguna,

 Biotza yauz zait, ark lekarkiket

 yayoterriko oyartzuna.

 

 Bi-biek datzaz mai baten gaņan,

 Niri kirika loxintzaz

 Andregai biko lilluragarri

 Biotzak txil-txill agintzaz;

 Bi-biek eder ni nai gogaka

 Txeraz, ereguz, urrintzaz,

 Aldikoz elkar bekozkoz aoka

 Nire aurrez ezin mintzaz.

 

 Begi kliska bat eginik diot

 Jasez nire errikoari...

 Alki dedin, bai, adei izanik

 Ain urrungo arrotzari;

 Tatarka artu dut esku artean,

 Adi, aren mintzoari...

 Euskera goxoz irosor bait-nau...

 Mendrezkak legez ezti dari.

 

 Praga barneko nexka txairoa

 Euzko soņekoz jantzia!

 Nun ikasi dun, noizdanik dakin

 Gure mintzaira eztia?

 Aizen txanbelin, urgoi, irtirin,

 Txeratsu, arrai, xuria...

 Aota limuri, epel orregaz

 Geldu naun, maite guztia!

 

 Irrits lizunik pizten ez duten

 beso txau otan luzaro

 Amets goxotan lilluraturik

 Sendal ar dizut abaro:

 Praga'n euskeraz ari ba'dira

 Zer ez nezaket itxaro?

 Gure amatxo bizkor da ta

 Lo dagidan, bai, atsaro!

 

 Noizpait orratik lo goxo ortatik

 naizelarik itxartua,

 Zanpez mai-ertzean beste laguna

 Tukuz, muxin, mindurua...

 Jauki diotan lotsabekeri

 Gorriaz txit gorritua,

 Esku artean balakatu dut

 Emanik biguin muxua.

 

 Zer dizkit baņan, sumin garratzaz

 Zizpil, kiskali ezpaņak?

 Zerk inarrosi, zupindi batek

 bezela belarri-zaņak?

 Erbeste jantzi lizunak dakaz

 Nire erri nexka liraņak?...

 Atzerri anots eriogarriz

 Jotorrika ao ezaņak!!

 

 Ilduraz, lorra!... oto gorria!

 negar marraskak batera!

 Etxean dugu Ama gaixoa!

 urrunean danak txera...!

 Aizkorri pean erra-semeak

 Txerta ezinik erdera!...

 Praga erdoki, urrun, barnean

 Maiteki mintzaz... EUSKERA!!

 

 Zure begien nirņirra etzait

 nire oetan islatu...

 Zure irripartxo xaloak ez dit

 Betartea erraņatu...

 Lagun on orren biotz taupadak

 Aspaldi nitun sumatu!...

 Beyondaizula! ordaņez lagun

 Eskua orra luzatu!

 

 Ona ba lagun, gure egoera!...

 Beti itxaroak gaņezka...

 Indarzaleak noizko suntsiko

 Jaunari beti galdezka.

 Abean dindil Kisto bezela!

 Ezin lagunduzko kezka!

 Eriotz onek, Jauna, bai al du

 Berpizte'egunik urrezka?

 

 


inprimatu