inprimatu
Anton Xulubi, ezkondu ta
Izenburua:
Anton Xulubi, ezkondu ta
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
13-14

 

Anton Xulubi, ezkondu ta

 

Agerre'tar Joseba

 

 «Hulubi» zen mutilla minki ez-axola,

 amaren idurian beintzat bazen ola:

 mutillak zuen ama burrunba zariola

           atzo, gaur eta beti

           ˇa zen «zurri-ola»!

 

 Ezkon-behar joan ziren neska baten eske,

 etxalde zun eta amak ez emanen merke

 amak dakarkionari bego «Xulubi» izke:

           gauzak antola-orduko,

           irets behar neke.

 

 Xokoan zen gaizoa, kiriyoak dantzan,

 amak erasten zunaz ahalge ta lotzan

 berriketan-elitik urruntzenago zan,

           ińork ezertxo ere

           galdegin ez dezan.

 

 Herabe latzak jota, balkoiruntz da alderau,

 ketxu gorriyan khetsi, itxuraz, da berau:

 kortińa darabilka ala nola xorau,

           praketatik (!!!) nai luke

           «atorra» (???) barnerau.

 

 Artua ote zenetz ezkontzari legez

 Anton berak erranen gilika-ipuin batez

 motzat zeukan amari esan dezagun: ez...

           Putikoa zen ornitu

           buru ta bihotzez.

 

 «Mutilla nintzen —diyo— amak diruzkatu...

 «diru lar edo eskasaz ez det argiratu,

 «andre gaztea etxera trukean da sartu

           «bertan nitan inpernu

           «ez duk, ez, zerutu.

 

 «Emaztea bilatzen, diru dela arteko,

 «bakarrikan zekenak izanen du naiko.

 «Sentiya bihotzean ba'duk aditzeko,

           «segur duk olakoak

           «ezaizkela askiko.

 

 «Emaztea artu nuen, oitura nola zen:

 «auzoak ikus zigun ezteiak bestatzen:

 «egun arrez geroztik bahitua nintzen,

           «nintzen erabat lotu

           «bitariko legen.

 

 «Esnatu zait geroxe mamorro min-mińa:

 «badakit ez detala behar nun ordańa,

 «beti daukat barnean alakoxe grińa,

           «nuetsian ezbeita

           «neretzat egińa.

 

 Ola da zinku-minku zikoitzon pipia:

 «erosi ta ohartuz ez dela beria;

 «ezkondu ta ageri da zulo bat aundia

           «bihotzak ez elkartuz

           «alper da legia.

 

 «Xede berera ziren biko bat leiaka,

 «xingol orlegi batez bihotzak esteka:

 «uxoak ez goxatzen, moküak tütüka,

           «ala nola maitenok

           «elkarri muxuka.

 

 «Bi kolkok dutenean elkarrekin leia,

 «baten antsiyan dago bestearen naia;

 «aren atzetik dabil auren bihotz-deia

           «bizia da biontzat

           «pozkari jarraia.

 

 «Nerau, ikus ondoren, busti naiz begioz:

 «Auxen da lotu gozo elkarren gogaroz,

 «ara nola zebiltzen biok beso-besoz...

           «Izanen zen zorion au

           «oparo betikoz...

 

 «Niketz naiz ba errana: «nereon no zen to»,

 «gaizo Anton'ek badu burruka txit gaizto:

 «andre batez ba'zuen «kamorretan» ainto,

           «no bito ok daukate

           «xakatruk ederto.»...

 

 bito = bi  Xakatruk = xehahaturik.

 

 


inprimatu