inprimatu
Arrieta-tar Lontxuri
Izenburua:
Arrieta-tar Lontxuri
Sinadura:
Jose Mari Iriondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriondo, Joxe Mari

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
11-12

 

Arrieta-tar Lontxuri

 

16 urteko Iriondo'tar Joseba Mirena

 

 Agur enetxo, lagun maitea

 Arrieta'tar biotza.

 gure barruko biotz-sarean,

 zuritu ote izotza?

 Oraindik, noski, urruti zegok,

 urruti ala bearrez,

 eta zergatik asiko gaituk

 naigabetuta negarrez?

 Naiz lenagoko eskutitxoa izan alperrik egiņa,

 ala ta guztiz ez duk ez ustu

 nere maitasun-osiņa.

 Olerki otaz par egingo duk;

 gaizki ba'daude barkatu;

 biotz guztia emen jartzen dit,

 alkar bizitz nai goratu.

 Nik lenago lez jarraitzen diat

 lan ontan ez jakinarren;

 baņa, maitea, erruki nitzaz,

 ez nazak utzi baztarren.

 Gogoratzen al aiz, aizak, Lontxu,

 ogimalle giņanean

 zenbat izketa kutungarriak

 euskeraz gure tartean?

 Baņa orain... orain biok urrun

 orra nun egoak arin

 gugandikan ai! aldegin diguk

 azken agurtxo batekin.

 Illabete bat ez duk, oraindik

 orixe jakin nuela,

 nere buruak ezin sinistu

 sinisgogorrak bezela.

 Azkena noak ematera gaur;

 ok biotzeko samiņak!

 Begietatik ega ezinda

 naigabe-malko samiņak!

 Nere aldetik agurtuko duk

 mesedez anai Gorgori;

 zuen berriak jakin nai dizkit;

 idatzi lagun oneri.

 Agur, ba, agur, biotzeko Lontxu,

 ire ordaņa artean;

 gaur baņo geiago idatziko dit

 naiko asti dedanean.

 

 


inprimatu