inprimatu
Negun Leiotik
Izenburua:
Negun Leiotik
Sinadura:
Faustino Zerio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zerio, Faustino

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
10-11

 

Negun leiotik

 {TITULUA}

Biurko'tar Jon

 

                                   Zerio'tar Arantzazu nere illobatxoari, maitez

 

             1

 Ator, illobatxo ori,

 nere belaunetan eseri,

 ta begira gure leiotikan

 elur-itxaso zabal

 toki guzietan...

 Lurreak jantzi eder

 artu du gau ontan.

 

             2

 Ikus: elur-maloek

 ingumak ematen...;

 ortzea beltz dago ta

 aiek zuri jaisten;

 soroan zimaur-meta

 ari da zuritzen.

 ¡Arrigarria dugun

 elurraren almen!

 

             3

 Etxe-aurreko oro

 (naiz soro, naiz mendi)

 itxura galdu eta

 zuriz dago jantzi...

 (Ala., maitetxo ori,

 ba-dagokin iri

 biotza zuri, garbi

 gordetzea beti)

 

             4

 Ara: bat batez orain

 elur-malorik ez...

 asarre zan aizea

 geratu da pakez.

 ¡Ikusgarri dan dana...!

 Garbitasun-miñez

 gure begi-gogoak

 orain ase bitez.

 

             5

 Illoba maite ori,

 izutu ez adi,

 bele bai-dun, biraka

 zeruan dan txori,

 elurteren gaiñean

 deabrua iduri...

 (Kontuz Ega-beltz onek

 ez azan estali...).

 

             6

 Negarrez ago? Ixo,

 belea jun da-ta;

 ikus orain elurra

 len bezin garbia...;

 ezin ire biotzan

 sartu deabrua,

 ezpazaio berari

 atsegin elurra...

 

                                                             1956'ko otsaillan.

 

 


inprimatu