inprimatu
Maitearekin Lipart Bat
Izenburua:
Maitearekin Lipart Bat
Sinadura:
Faustino Zerio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zerio, Faustino

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
epaila/iorraila
Orrialdea:
9-10

 

Maitearekin lipart bat

 

Biurko'tar Jon

 

 Bakarrik nauzu emen piņuen artean;

 loretxorik ezta ager nere inguruan,

 auen usaia baiņan datorkit nigana

 pozez beterik nere gogoaren barna.

 

 Ala, maiteņo ori, zaukat nik urruti,

 zure usaia, baiņan, biotzak nabari...;

 ementxe bazinduket, oi, nere ondoan

 zoratuko ninduke zureak orduan.

 

 Begiak itxi ditut..., ixil dut biotza...;

 maitearen egoitzak egizko deritza...;

 atsegin goxo onek ase dit gogoa,

 nerekin bai dut orain zorion osoa.

 

 Non nauzu...? Mendi onen piņuak nora jun

 Ez dariote orain usaiak in gurun...?

 Au poza...! Zu bakarrik, zu zaitut ikusten...;

 denak iges eginda, zu ta biok emen...

 

 Baņan... zer gerta? Nola asi naiz negarrez...?

 Dana lengoratuta, (au lana), bearrez...

 Or, aurrean lenengo piņuak berberak

 eta sudurraraņo lenengo usaiak...

 

 Len bezela guzia... (Esna, nekegarri).

 Mendian ni bakarrik, maitea urruti...

 Zorion ura ametsa besterik ez izan...

 Maitea, ager zakida len bai len aldean.

 

                                         Bargota'n, 1956'ko dagonillaren 28'an.

 

 


inprimatu