inprimatu
Aita Yesu'ren eriotz dohatsua
Izenburua:
Aita Yesu'ren eriotz dohatsua
Sinadura:
Jose Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agerre Santesteban, Jose

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
19-20

 

Aita Yesu'ren eriotz dohatsua

 

Agerre'tar Yoseba

 

 Aita Yesu, zure egintzan aundi-susmoa dago,

 asi ziņan izen aundiz nola ez den ederrago.

 Aurpegiyan orai duzu zerutarren argiya,

 ain gorena izan delakotz zuk egin opariya.

 

 Yende guziek diyote giza pikua zarela:

 zure erioren berri latza irakur eta bela

 erraietan aitu dute sakatu bat itzela

 zer goitikoa den hiltzea bestien aldez onela.

 

 Gogo beitzuen suharra goiko leiak izeki,

 ez zen kontu ahal zuen andik bizirik elki

 gizahurra bildu zuten, bildu zuten hiliki,

 bizira zetozelarik lau mutikoak ederki.

 

 Narrazka baderamate ur lasterrek untxixka,

 iraul eta ondoren, urak minki lasterka:

 une artan ez zen aski an izailen garrazka,

 lau mutikoak an dirade azkenetan itoka.

 

 Fray Yesu'k burua aurdiki uretara bai oldez,

 igerlari trebea zen-ta, mutikoak ilki-ustez:

 bat arrapa ahal izanik, huna biok legorrez:

 berriz ere pulunpatruk, ari du beste batez.

 

 Erioren aho beltzari orra biyok ekendu,

 beste biyak dira bearrak ber eriotik aldendu:

 hil-zoriyan direlarik, bereala da berandu,

 Fray Yesu'ren ol azkarraz, hunek men izanen du.

 

 Irugarrena da heldu baitare legorrera.

 An utzirik Aita Yesu'k, badoa berriz urera:

 naiz erioa den ordea. Aita Yesu'k aurrera,

 ez duela saila mozten eraman bage einera.

 

 Joaiarekin burruka min-minago nola den

 napar zaņaren induria bearra an da iardokitzen:

 Jaun Goikoa da zeruetan, erritarrak Karkarre'n,

 Aita Yesu'ren bularrak urko-maitez zapartzen.

 

 Huna emen azken besada... urenetan bai ote...

 ondoratzer da mutikoa, iya geyo ezin dute:

 Aitare akian daror arituaz oinbeste....

 Heldua diyo! dute oyua.... ta biyok lurra darte.

 

 Erio beltzak bahitua bear izan da lasatu

 ba ordean Aita Yesu'k bere bizia galdu:

 ainbat lorez da gorpua goi-atxonetan bildu

 ta zeruetan gogoa barna barna da sartu.

 

 


inprimatu