inprimatu
Txalo eta Txalo
Izenburua:
Txalo eta Txalo
Sinadura:
Manuel Apalategi Sabiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Apalategi Sabiaga, Manuel

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
ilbeltza/otsaila
Orrialdea:
16

 

Txalo eta txalo

 

Sabiaga

 

 Garagarrillak ditu

 Ogeitabat egun.

 Euskadin uda dute.

 Argentinan negu.

 Liburu bat bikaiña

 Saill ortan eredu,

 Milla Euskal-Olerki

 Eder gaur zait eldu.

 

 Argentina geiena

 Zabal ta lau duzu.

 Sartalde ontan berriz

 Mendi goiak usu.

 Liburu berri orixe

 Mendi goia dugu.

 Eusko eder zelaia

 Ortik badakusgu.

 

 «Los Andes'etan» zenbait

 Beti buru zuri.

 Tontor oietarako

 Giza belaun gutxi.

 Eder latsak alare

 Gorago iturri.

 Artatik edan naiez

 Edermen urduri.

 

 Beste nunbait badare

 Orobaten berri.

 Eusko lurra benetan

 Oro edertegi.

 Euskadik eman bear

 Berez ta ederki

 Batean abesti ta

 Bestean olerki.

 

 Eguna zabaltzean

 Txoriak kantari.

 Lurra lorez janztean

 Guziok pozkari.

 Liburu berri auxe

 Ederzalen argi.

 Bai. Aita Onaindia.

 Egiz txalogarri.

 

                                                 Mendoza (Argentina) 1955-6-21.

 

 


inprimatu