inprimatu
Aingeru artera
Izenburua:
Aingeru artera
Sinadura:
Bizente Batiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
85

 

Aingeru artera

 

Xalokin

 

         Semetxoa

 

 Ama... Begira beste aurrtxoak

 Zelaian iostari:

 Ni, berriz, emen, egon ta egon,

 Iostallu kontari...

 

 Zergatik, ama, ez naramazu

 Araxe zelaira?

 Iostari aiek, nexka ta mutil

 Lagunak bait dira?

 

 Begira Pello'k nola iotzen dun

 Pillota txuria...

 Eta Loentxo'k orain iantzi du

 Txapeltxo gorria.

 

 Ara, Iosetxo nola dabillen

 Gurdiren gaņean...

 Baita Potolo arinka atzetik,

 Arrapa naiean...

 

 Axun ta Miren sokan dantzari,

 Beste bi kantatzen...

 Oro poz, alai, beti iyutika...

 Eta ni...? maxkaltzen...

 

 Lo, lo dagidan pixka batean,

 Iolasetan ames...

 Begiak itxi ere ezin, ama,

 Neke ta oņazez...

 

 Ama: Nolako ote aingeruen

 Zelaia...? Pollita...?

 An bai po...zik ios...

 ta...ko naizela...

 E...go...ak ian... txi... ta...

 

 Ama... txo, ba..no...a, e...ga...la... ri

 A...ntxe ios... ta...tze...ra...

 

         Amak—

 

 Nora zoazkit, nora, maiteņo?...

 

         Semea—

 

 Ain...ge...ru a...r...te...ra...

 

                                         Tumaco'n Colombia'n 1955'gn. Iorrallean

 

 


inprimatu