inprimatu
Urteazken-gabean
Izenburua:
Urteazken-gabean
Sinadura:
Jaime Kerexeta Arantzibia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arantzibia, Jaime Kerexeta

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
85

 

Urteazken-gabean

 

Arantzibia

 

 Zugatz bat gitxiago

 Etxeko baratzan;

 Urrezko igalia

 Berakin galdu da.

 

 Eun ortzeren balioz

 Joan yat urtea;

 Obea izan ba'litz

 Nire ibiltea!

 

 Zer diņoan jakin nai

 Urtearen Jaunak.

 Sar nadin barrenean,

 Itz begist gogoak!

 

 Au dot ezpaia nigaz!

 Bildur naz izan dan

 Aurten bere, negute,

 Ikusi dagidan:

 

 Baietz, ezetz, au, ori,

 Ta a: onenbeste;

 Onela ta orrela...

 Emen urtebete.

 

 Nagon lotsaz ixillik!

 Sar nadin ogean.

 Izan nadin obea

 Urtebarri ontan.

 

 


inprimatu